Jekaterinburg

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jekaterinburg
Errusiako udalerria
Ekb collage.jpg
Jekaterinburg bandera

Jekaterinburg armarria

Administrazioa
Estatua  Errusia
Subjektua Sverdlovsk oblasta
Barrutia Uraletakoa
Geografia
Koordenatuak 56° 50′ 00″ N, 60° 35′ 00″ E / 56.833333333333°N,60.583333333333°E / 56.833333333333; 60.583333333333Koordenatuak: 56° 50′ 00″ N, 60° 35′ 00″ E / 56.833333333333°N,60.583333333333°E / 56.833333333333; 60.583333333333
Location Yekaterinburg.png
Jekaterinburg hemen kokatua: Errusia
Jekaterinburg
Jekaterinburg
Garaiera 237 metro
Demografia
Biztanleria 1.349.772 biztanle
Eremua 490 kilometro koadro
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 343
Ordu-eremua YEKT (UTC+06:00)
Webgune ofiziala


Jekaterinburg [1] (errusieraz: Екатеринбу́рг), 1924-1991 bitartean Sverdlovsk (errusieraz: Свердловск) deitua, Errusiako hiria da, erresumaren erdi-mendebaldean dagoen Sverdlovsk oblastaren hiriburua. Iset ibaiaren ertzean dago, Uralen ekialdeko isurialdean, Europa eta Asiaren arteko mugan[2]. 2010ean 1.349.772 biztanle zituen eta Errusiako laugarren hiririk handiena zen[3].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ural mendien ekialdean dago, Iset ibaiaren haranean, Moskutik 1.667 km ekialdera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1721ean sortu zen, eta izena Petri Handia tsarraren emazte Katalinaren (Jekaterina) omenez jarri zioten. 1924 eta 1991 artean, Jakov Sverdlov errusiar iraultzailearen omenez eman zioten Sverdlovsk izena. 1918ko uztailean, boltxebikeek han fusilatu zituzten Nikolas II.a tsarra eta haren familia.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jekaterinburgek klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera.

Datu klimatikoak (Jekaterinburg)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 5.6 9.4 17.3 28.8 33.4 35.6 38.8 37.2 31.9 24.7 13.5 5.9 38.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -9.1 -6.8 1.0 9.8 17.4 23.0 24.4 21.1 14.5 6.8 -2.8 -7.9 7.6
Batez besteko tenperatura (ºC) -12.6 -11.1 -3.8 4.3 11.3 17.1 19.0 15.9 9.8 3.4 -5.8 -11.0 3.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -44.6 -42.4 -39.2 -21.8 -13.5 -2.3 1.5 -1 -9 -26.6 -39.2 -46.7 -46.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -15.7 -14.5 -7.6 0.0 6.2 12.1 14.4 11.9 6.4 0.7 -8.3 -13.7 -0.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 26 20 20 28 50 74 89 72 58 39 33 28 537
Eguzki orduak 46.5 96.1 164.3 207.0 257.3 273.0 269.7 217.0 144.0 77.5 51.0 37.2 1840.6
Hezetasuna (%) 79 75 68 60 57 63 68 73 75 75 78 79 71
Iturria: [4]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia-jarduera nagusiak meatzaritza, industria siderurgikoak eta industria kimikoa dira. Garrantzi handiko kulturagunea da.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jekaterinburg hiri hauekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jekaterinburg Aldatu lotura Wikidatan