Serpentina (minerala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Serpentina

Serpentinak, pseudomorfismo kasuan izan ezik, kristal eran ez agertzeagatik bereizten diren mineral talde bat dira. Magnesio silikato batzuen eraldaketa produktuak dira, bereziki olibinoa, piroxenoak eta anfibolak.

Konposaketa: Magnesio eta Burdina silikatoa. Bere formula kimikoa:

  • hedatua:
  • sinplifikatua: (MgFe)3Si2O5(OH)4

Sistema monoklinikoan kristalizatzen diren hiru mota polimorfo daude: lizardita, antigorita eta krisotiloa. Azken biek, gainera, polimorfo ortoerronbikoak dituzte.

Antigorita eta lizardita orokorrean trinkoak eta bikor finekoak dira, krisotiloa asbesto formako itxurakoa eta zuntztsua den bitartean.

Bost serpentina mota daude:

  1. Antigorita, berde ilun kolorekoa eta zeharrargitsua
  2. Krisotiloa edo asbestoa. Zuntz fin eta paraleloz osatua, erraz banatzen direnak (isolatzaile termikoa)
  3. Serpentina arrunta: kolore ilunekoa, batzuetan koloreanitza
  4. Serpentina noblea: kolorea berde eta hori bitartekoa da
  5. Serpentina masiboa berde antrikoa: berdexka jaspeatua, apainketarako erabilia.

Mineralogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oinarrizko mota: Sedimentarioa
  • Taldea: Magnesio silikatoak
  • Azpiklasea: Filosilikatoak
  • Kristal sistema/Egitura: Monoklinikoa, laminatxo eran
  • Konposaketa kimikoa: Silizioa, oxigenoa, berilio zati bat eta aluminioa ditu.
  • Eraketa: Meatokietan.
  • Gogortasuna mohs eskalan: 2
  • Testura: Hauskorra ildotzeekin
  • Dentsitatea: 2.6
  • Kolorea: Berde esmeralda metalikoa, gorria, morea, marroia, beltza eta zuria
  • Dizdira: tintaroia
  • Propietateak: Burdin altzairutua lortzeko 1535 °Cko tenperaturan.
  • Erabilerak: Eskultura eta objektuak zizelkatzea
  • Legenda edo historia: Duela 5.000 urte inguru egiptoarrek hematitea erabiltzen zuten baina ez zekiten burdina banatzen eta euren tresnak kobrezkoak ziren.
  • Ohar bereziak: Meatokietan daude

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]