Asbesto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Asbesto
White asbestos (Chrysotile).jpg
Ezaugarri orokorrak
Kategoria Mineral
Formula Mg3Si2O5(OH)4
Sistema kristalino Ortorronbiko
Identifikazioa
Kolorea Berde, gorri, hori, zuri, urdin
Habitoa Amorfo, granular, masibo
Marra Zuria

Asbestoa edo amiantoa zuntz-itxurako mineral-taldea da, erregaitza eta eraikuntza-industrian oso erabilia.[1] Duela 4.000 urte jada ustiatzen zuten arren, XIX. mendera arte ez zuten industrian erabili. Bere ezaugarri kartzinogenoak direla eta, hainbat herrialdetan debekaturik dago. Hala ere, 2009an oraindik bi milioi tona ustiatu zituzten: Errusia (%50a), Txina, Brasil, Kazakhstan eta Kanada (%9 eta %14 artean).

Hona hemen naturan dauden sei mineralak:

Izen arrunta Mineralaren izena Zuntzezko aldaera
Amianto marroi grunerita amosita
Amianto zuri krisotilo
Amianto urdin riebeckita crocidolita
Amianto-tremolita tremolita
Amianto-aktinolita bisolita aktinolita
Amianto gris antofilita


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]