Servilien Nzakamwita
Servilien Nzakamwita | |||
---|---|---|---|
1996ko martxoaren 13a - 2022ko otsailaren 28a ← Joseph Ruzindana - Papias Musengamana → Elizbarrutia: Byumbako elizbarrutia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1943ko apirilaren 20a (81 urte) | ||
Herrialdea | Ruanda | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Servilien Nzakamwita (Rushaki, 1943ko apirilaren 20a) ruandar elizgizon katolikoa da, 1996tik 2022ra Byumbako apezpikua izan zena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Servilien Nzakamwita 1943ko apirilaren 20an jaio zen Rushakin[1] (beste datuen arabera, Gatsiriman[2]), tutsi jatorriko familian[3]. 1952tik 1957ra, lehen mailako ikasketak egin zituen Kabaren, Rushakin eta Rwazan. Geroago Rweseroko apaizgaitegi txikian sartu zen, eta 1965ean Nyakibandako apaizgaitegi nagusian[4].
1971ko uztailaren 11n apaiztu zen Rushakin. Bost urtez Ruhengeriko katedralean jardun zuen, eta gero Janjako parrokiara bidali zuten. 1989tik 1991ra Belgikako Lumen Vitae zentroan jarraitu zituen ikasketak. Ruandara itzuli ondoren, Rutongoko apaizgaitegi nagusian irakatsi zuen[4]. 1994an Rwamikoko elizan jardun zuen eta bakera deitu zuen sermoietan[2]. Genozidioaren ostean, asko lagundu zien ruandarrei bakea berreskuratzen[4].
1996ko martxoaren 25ean, Joan Paulo II.a aita santuak Byumbako apezpiku izendatu zuen[4] genozidioan hil zen Joseph Ruzindanaren ordez[5]. Uztailaren 2an Frédéric Rubwejangak apezpiku ordenatu zuen Byumbako eskolan[1]. Fiat voluntas tua leloa hautatu zuen[6][2].
Gazteen Pastoraltzarako Batzordeko presidentea izan zen Ruandako apezpiku-konferentzian[7]. 2009an Afrikako Apezpikuen Kontzilioaren Bigarren Batzar Berezian parte hartu zuen[8], eta 2018an Apezpikuen Kontzilioaren 15. Batzarrean[9].
2022ko otsailaren 28an erretiroa hartu zuen[10] eta Rweseroko apaizgaitegi txikian irakastea erabaki zuen[4].
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Henry Benedict Mary Clement Stuart kardinala (1758)
- Leon XII.a aita santua (1794)
- Chiarissimo Falconieri Mellini kardinala (1826)
- Camillo Di Pietro kardinala (1839)
- Mieczyslaw Halka Ledóchowski kardinala (1861)
- Jan Maurycy Pawel Puzyna z Kosielsko apezpikua (1886)
- Józef Bilczewski artzapezpikua (1901)
- Bolesław Twardowski artzapezpikua (1919)
- Eugeniusz Baziak artzapezpikua (1933)
- Joan Paulo II.a aita santua (1958)
- Jozef Tomko kardinala (1979)
- Frédéric Rubwejanga apezpikua (1992)
- Servilien Nzakamwita apezpikua[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) «Bishop Servilien Nzakamwita» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
- ↑ a b c (Frantsesez) Kabanza, Faustin. «Rwanda (Commune Giti ): Saluer le courage de Mgr Servilien Nzakamwita en 1994» Le Club de Mediapart 2016-06-04 (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
- ↑ (Frantsesez) «Gouvernements, représentation politique, principaux corps d'état, institutions de la société civile» France Génocide Tutsi (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) «Bishop Nzakamwata talks about his retirement life» IGIHE 2022-04-11 (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
- ↑ (Frantsesez) «Brève histoire de l'église catholique au Rwanda» Editions Sources du Nil 2009-05-27 (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
- ↑ (Kinyaruandaz) Ndayishimiye, Mupende Gedeon. «Amateka ya Musenyeri Nzakamwita Servilien w'imyaka» Inyarwanda 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
- ↑ (Frantsesez) «Commission Episcopale pour la Pastorale de la Jeunesse (CEPJ)» Conférence Episcopale du Rwanda (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
- ↑ (Frantsesez) Cheza, Maurice. (2013). Le deuxième Synode africain. Paris: Éditions Karthala, 396 or. ISBN 9782811108496..
- ↑ (Italieraz) «XV Assemblea Generale Ordinaria del Sinodo dei Vescovi (3-28 ottobre 2018) – Elenco dei Partecipanti» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2018-09-15 (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
- ↑ (Italieraz) «Rinuncia e nomina del Vescovo di Byumba (Rwanda)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).