Shadows in the Sun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Shadows in the Sun
Filma
Jatorrizko izena Shadows in the Sun
Urtea 2005
Generoa komedia dramatikoa
Herrialdea Frantzia
Erresuma Batua
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 100 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Brad Mirman
Gidoigilea(k) Brad Mirman
Antzezlea(k)
Harvey Keitel
Joshua Jackson
Claire Forlani
Giancarlo Giannini
John Rhys-Davies
Valeria Cavalli
Silvia De Santis
Bianca Guaccero
Stomy Bugsy
Lily Tirinnanzi









Bestelako lanak
Musikagilea Mark Thomas
Argazki-zuzendaria Maurizio Calvesi
Kanpo loturak

Shadows in the Sun (euskaraz Itzalak Eguzkipean, The Shadow Dancer izenez filmatua, Itzaletako Dantzaria) 2005eko Brad Mirman britainiar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko telefilma bat da. Harvey Keitel, Joshua Jackson, Claire Forlani eta Giancarlo Giannini aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jeremy (Joshua Jackson), bizi berri baten bila eta idazle izatea amesten duen britainiar liburu argitaratzaile gazte bat da. Bere argitaletxeak betebehar berezi bat eman berri dio: Italiako Toskana eskualdera joan eta bertan idaztetik laga eta erbesteraturik bizi den Weldon Parrish idazlea (Harvey Keitel) liburu berri bat idatz dezan konbentzitzetu beharko du. Baina jada hasieratik Jeremy Weldonen alaba Isabella ederraz (Claire Forlani) txora-txora eginda eta maitemindurik gelditzen da.

Gerora, eta oztopo ugari gaindituz, Jeremy Weldonengana hurbiltzea lortuko du, hura bere tutorea bilakatuko delarik. Denbora ugari toskanar landa paisaia eguzkitsuan eta muino horixketan barna txangoak eta ibilbideak oinez eginez eta bizitza, sentipen eta pentsmenduei buruz mintzatzen iragango dute. Biek herriko jendearen lagun egin eta azkenean elkarren lagun ere egingo dira. Jai gau batez, Jeremyk Isabellarekin bakarka egoteko unea er izango du.

Azkenean, bi gizonen arteko zintzotasunak bientzako onura ekarriko du. Weldonek behar zuen inspirazioa lortu eta berriz ere idazteko gai dela jabetuko da. Aldiz, Jeremyri Ingalaterrara itzultzeko unea iritsi zaion arren, bere bizitzako ardatz nagusia maitasuna dela jabetu eta Isabellarkin Toskanan bizitzen geldituko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]