Edukira joan

Shahzoda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shahzoda

(2012)
Bizitza
JaiotzaFergana1979ko uztailaren 28a (45 urte)
Herrialdea Uzbekistan
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea eta zinema aktorea
Altuera67 hazbete
Genero artistikoapop musika
folk-pop (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa

shakhzoda.ru
IMDB: nm5260348 Facebook: Shaxzoda Twitter: shaxzoda Instagram: shahzodasinger VK: shahzoda_ru Youtube: UCihEgsbnfPLE9yMNiJFyC7A Spotify: 2kWD0SD7BESkolAYHhF80J iTunes: 490410773 Last fm: Шахзода Musicbrainz: 002baeb2-0d8a-460b-bd2e-b6a61edad0e0 Discogs: 3827984 Allmusic: mn0003212095 Deezer: 4930113 Edit the value on Wikidata

Shahzoda (errusieraz: Шахзода, jaiotzez Zilola Bahodirovna Musaeva) (Taxkent, 1979ko uztailaren 28a) Uzbekistango abeslaria eta aktorea da, bere herrialdean eta ingurukoetan sona handia lortu duena, baita Errusian ere[1].

Uzbekistango musika tradizionala modernizatu du pop etiloarekin uztartuz. Uzbekeraz gain, errusieraz, pertsieraz, kazakheraz, tajikeraz eta ingelesez grabatu ditu abestiak[2].

Shahzoda 1979an Taxkenten jaio zen. 1998an Azizarekin Jonim bikotea osatu zuen eta abesti arrakastatsu bat izan zuten, Qarama koʻzlarimga. Bi urte beranduago bikotea banatu eta bakoitzak bakarkako ibilbideari ekin zion.

Shahzodaren lehen singlea Bor ekan izan zen eta Uzbekistanen arrakasta handia lortu zuen. Diskoa bera ere herrialdean urteko salduenetakoa izan zen. Hurrengo urteetan oso lanpeturik ibili zen, disko bat atereaz urteko eta Uzbekistan bertako filme ugaritan parte hartuz. Fotima va Zuhra filmean protagonista izan zen eta kritika oso onak jaso zituen[3]. 2007an Zumrad va Qimmat filmeko protagonista izatez gain soinubanda ere berak konposatu zuen[4].

2009 urtean "1000 i Odna Noch" eta "Mezhdu Nebom I Zemley" abestien bideoklipek arrakasta handia izan zuten Errusian[3] eta 2011 urtean Big Apple Music Awards sarietan Asia Erdialdeko eta Kaukasoko artista onena izendatu zuten, New Yorken egindako ospakizun galan. 2012-tik aurrera ingelesez egin ditu abesti batzuk nazioartera zabaltzeko helburuarekin; "Afghana", "All Alone feat Akcent", "Flying Tonight...

  • Bor ekan (2002)
  • Baxt boʻladi (2003)
  • Keragimsan (2004)
  • Baxtliman (2005)[5]
  • Assalomu alaykum (2007)
  • Sevgi bor (2009)
  • Unutmadim (2009)
  • Tilayman (2010)
  • Qora koʻzlaring (2011)
  • Bu muhabbat (2013)
  • Sen menga kerak (2014)
  • Rahmat hayot (2015)
  • Tohir va Zuhra yangi talqin (2000)
  • Sevinch (2004)
  • Xavfli burilish (2004)
  • Sarvinoz (2004)
  • Fotima va Zuhra (2006)
  • Voy dod sumalak (2006)
  • Zumrad va Qimmat (2007)
  • Majruh (2010)
  • Nafs (2011)
  • O Maryam, Maryam (2012)[3]
  • Sharofatxonning kelinlari yoxud Navro′z muborak (2016)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Shahzoda / Шахзода» Sahro.NET - Узбекский мультимедиа портал (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
  2. (Ingelesez) «Shahzoda» Discogs (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
  3. a b c «Famous Uzbek singers Lola, Shahzoda, Rayhon. Their music and style» Famous Uzbek singers Lola, Shahzoda, Rayhon. Their music and style (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
  4. «Folk Tales» Accelerated Uzbek Language and Culture (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
  5. (Ingelesez) «Shahzoda - Baxtliman» Discogs (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shahzoda Aldatu lotura Wikidatan