Uzbekistan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Uzbekistango Errepublika
O‘zbekiston Respublikasi
O‘zbekiston Jumhuriyati
Uzbekistango bandera
Bandera

Uzbekistango armarria
Armarria

Goiburua: Ez du
Nazio ereserkia:
Uzbekistango Errepublikaren Ereserki Nazionala
Uzbekistan: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Taxkent
41°16′N 69°13′E / 41.267°N 69.217°E / 41.267; 69.217Koordenatuak: 41°16′N 69°13′E / 41.267°N 69.217°E / 41.267; 69.217
Hizkuntza ofiziala(k) Uzbekera
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Alderdi bakarreko estatua
Islam Karimov
Shavkat Mirziyayev
Independentzia
- Aldarrikatua
- Onartua
Sorrera
- Bukharako Emirerria
SESBetik
1991 irailaren 1
1991 abenduaren 8

1747
Eremua
• Guztira
• Ura

447.400 km² (56.)
% 4,9
Biztanleria
• Zenbatespena(2005)
• Dentsitatea

Herritarra

26.851.195 (42.)
60 biztanle/km² (111.)

uzbekistandar, uzbek
Dirua Som (UZS)
Ordu eremua
 • Udan (DST)

Bai (UTC +6)
Interneteko domeinua .uz
Telefono aurrezenbakia +998

Uzbekistan Erdialdeko Asiako estatu itsasgabe bikoitza da. Historikoki garrantzitsua izan da Zetaren Bidearen erdi bidean baitzegoen. Sei estatu turkiko burujabeetako bat da eta Sobietar Batasunean izandakoa. Hiriburua Taxkent[1] da.

Behiala persiar samanida dinastiakoa, eta gero Inperio Timuridokoa, XVI. mende hasieran nomada uzbekoek konkistatu zuten eskualde hau, ekialdeko hizkuntza turkiko batean mintzatzen zirenak. Egungo Uzbekistango biztanleriaren gehiengoa jatorri uzbekoa dute eta uzbekeraz mintzatzen da.

Uzbekistango ekonomia lehengaien ekoizpenean oinarritzen da, hala nola kotoia, urrea, uranioa, potasioa eta gas naturalaren ekoizpenean. Nahiz eta estatuaren helburuetako bat merkatu-ekonomia izan, Uzbekistanek kontrol ekonomiko zorrotzak ditu oraindik. Nazioarteko erakunde batzuek bertako giza-eskubideen politika kritikatu dute[2]. Uzbekistanen, biztanleriaren 45% eguneko 1,25 dolar baino gutxiagorekin bizi da[3]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mapa.

Herrialdeak 447.000 kilometro karratu ditu (gutxi gorabehera Espainiaren edo Kaliforniaren eremua). Munduko 56. estatu handiena da eta 42. populatuena.[4] EBEko estatuen artean 5. handiena eta 3. populatuena da.

Mendebaldetik ekialdera 1.425 km ditu eta iparraldetik hegoaldera 930 km. Iparraldean eta ipar-mendebaldean Kazakhstan eta Aral itsasoa ditu, hego-mendebaldean Turkmenistan, hego-ekialdean Tadjikistan eta ipar-ekialdean Kirgizistan. Uzbekistan Asia Erdialdeko estatu handiena izateaz gain, beste lau estatuekin muga dituen bakarra da. Gainera, Afganistanekin muga laburra ere badu hegoaldean, 150 km.

Uzbekistan estatu lehor eta itsasgabea da. Liechtensteinekin batera munduko estatu itsasgabe bikoitz bakarra da, hots, estatu itsasgabez guztiz inguratua dagoena. Eremuaren %10 baino gutxiago dira landa lurrak, batez ere ibai eta oasi ertzetan. Gainontzekoa basamortua (Kyzyl Kum)eta mendiak dira.

Uzbekistango tontor garaiena Khazret Sultan mendia da, itsas mailatik 4643 metrora, Gissar mendilerroaren hegoaldean kokatua, Tadjikistango mugan. Sobietarren garaian, mendi honi Alderdi Komunistaren 22. biltzarraren tontorra izena eman zioten.[5]

Bertako klima kontinentala da, euri urrirekin (100-200 mm urteko). Udako batez besteko tenperatura handiena 40 Â°C da, eta neguko batez besteko txikiena -23 Â°C[6].

Hiri nagusiak Bukhara, Samarkanda, Namangan eta Taxkent hiriburua dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo Uzbekistango lurraldeak Akemenidar Inperioko Sogdiana eta Korasmia satrapien barnean zeuden, Alexandro Handiaren konkista arte. Urteak igaro ahala, eskualdea Partiar Inperioaren eta sasanidar estatuaren zati izan zen. Erdi Aroan, turkiar kultura gailendu zen, qaraqanidarren eskutik (IX-XII. mendeak), indartuz joa zena pertsiaren erresumaren kaltetan. Mongoliarrek eskualdea XIII. mendean menperatu zuten, Asia Erdialdeko Chagatay sortuz, nahiz eta turkiar kultura berehala indarberritu, batez ere hizkuntza eta ohituren alorrean.

Bukhara, samanidarren hiriburua IX-X. mendeetan

Tamerlan buruzagia gailentzean, Gengis Khanen handitasuna eta konkistak berreskuratzeko asmoa zuena, Samarkanda Asiako musulmandar zibilizazioaren erdiguneetako bat bihurtu zen. Mongoliar jatorriko shaybanidarren boterea handitzean, XVI. mendetik aurrera herraildeak Uzbekistan izena hartu zuen eta, mende erdialdetik aurrera, Bukhara bihurtu zen hiriburu. Horrela, XIX. mendea arte iraun zuen Bukharako khanerria eratu zen.

XIX. mendean, Errusiar Inperioa Asia Erdialdean hedatzen hasi zen. Kazakhstan eta Kirgizistan ez bezala, Uzbekistanek nolabaiteko burujabetza mantendu zuen, tsarren koroaren mendeko emirerri gisa. 1917ko Boltxebikeen Iraultzaren ostean, Errusiarekiko harremana aldatuz joan zen, azkenean Bukharako Sobietar Errepublika sortu arte, boltxebike ideologiakoa. Berehala, boltxebikeen aurkako erresistentzia batzuen ostean, Sobietar Batasuneko kide bihurtu zen.

1991eko irailaren 1ean, Uzbekistanek independentzia aldarrikatu zuen, nahiz eta Baltikoko estatuek ez bezala, indar ahulez aldarrikatu.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Uzbekistanen banaketa administratiboa

Uzbekistan hiru motako unitatetan banatzen da: 12 probintziatan (viloyatlar, singularrean viloyat), autonomia errepublika batean (respublika) eta hiri independentea batean (shahar). Probintziak barrutitan (tuman) banatzen dira.

Uzbekistango mapa politikoa.
Banaketa Hiriburua Eremua
(km²)
Biztanleria (2008)[7] Kodea
Buxoro probintzia Buxoro (Bukhara) 39.400 1.576.800 3
Jizzax probintzia Jizzax 20.500 1.090.900 5
Navoiy probintzia Navoiy 110.800 834.100 7
Qashqadaryo probintzia Qarshi 28.400 2.537.600 8
Samarkanda probintzia Samarkanda 16.400  3.032.000 9
Sirdaryo probintzia Guliston 5.100 698.100 10
Surxondaryo probintzia Termez 20.800 2.012.600 11
Toshkent probintzia Toshkent (Taxkent) 15.300  2.537.500 12
Toshkent shahri Toshkent (Taxkent)  ??? 2.192.700 1
Fergana Ibarreko Eskualdea
Farg'ona probintzia Farg'ona (Fergana)  6.800 2.997.400 4
Andijan probintzia Andijon 4.200 2.477.900 2
Namangan probintzia Namangan 7.900 2.196.200 6
Karakalpakstan eskualdea
Xorazm probintzia Urganch 6.300  1.517.600 13
Qaraqalpaqstan errepublika Nukus 160.000 1.612.300 14

Toshkent probintziako estatistikek Toshkent shahriko (hiriko) estatistikak ditu barne.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islam Karimov presidentea.

1992ko abenduaren 8ko konstituzioak erregimen presidentziala ezarri zuen berriki eratutako estatuan, legebiltzar batekin, 2004an biko bihurtua (Oliy Majlis eta senatua). Presidenteak indar handia du eta zazpi urterako hautatzen da, sufragio unibertsal zuzenean. Presidenteak gobernua izendatzen du, legebiltzarraren onespena izan behar duena.

Uzbekistango alderdi politiko nagusiak hauek dira: Alderdi demokrata popularra (CDP), Fidokorlar alderdi nazional demokrata (F), Nazioaren aurrerabidearen alderdia (VT) (nota: F eta VT batu egin dira), Adolat (Justizia) (A), Pizkunde demokrata nazionalaren alderdia (MTP), Alderdi nazional-demokrata. Hala ere, ia ez dago aniztasun politikorik, alderdi guztiek Karimov presidentea zuzenean eta baldintzarik gabe babesten baitute.

Uzbekistan errepublika hainbat nazioarteko erakunderen kide da: Nazio Batuak, Unesco, ESKE, OME, TME eta abar. 1991eko abenduaren 21ean, Uzbekistan Estatu Burujabeen Erkidegoko kide bihurtu zen (Almatyko ituna), antzinako 15 sobietar errepubliketatik 12 batzen dituena.

Jaiegunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Euskarazko izena Bertako izena Oharrak
urtarrilaren 1a Urteberri-eguna Yangi Yil Kuni
martxoaren 8a Emakumeen eguna Xalqaro Xotin-qizlar Kuni
martxoaren 21a Udaberriaren eguna Navro'z (ez erlijiozkoa)
maiatzaren 9a Oroitzapenaren eguna Hotira kuni 1945an nazismoa garaitu zen eguna
Hejira egutegiaren arabera Ramadan amaiera Ramazon Hayiti
irailaren 1a Independentzia eguna Mustaqillik Kuni 1991tik
urriaren 1a Irakaslearen eguna O'qutuvchilar Kuni
abenduaren 8a Konstituzio eguna Konstitutsiya Kuni 1992tik
Hejira egutegiaren arabera Sakrifizio eguna Qurbon Hayit

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uzbekistan Aldatu lotura Wikidatan