Shakujii parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Syakujii parkeko aintzira.

Shakujii parkea (japonieraz: 石神井公園 Shakujii Kōen?) , Tokioko iparraldean dagoen Nerima auzoko parke zabala da, hiriburuko bigarren handiena Ueno parkearen ondoren. 223.785 m²-ko azalera dauka. 1959an izendatu zuten parke.

Bi aintzira ditu, Shakujii eta Sanpō-ji, eta hainbat tenplu xintoista ere badaude bertan. Shakujii ibaiak zeharkatzen du izen bereko parkea. XX mendean hegaztiak ikuskatzeko toki popularra bihurtu zen.

Tokion oso parke ezaguna da eta telebista eta filmetan sarritan agertzen da.

Shakujii gaztelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluaren aztarnak ere badaude. Kamakura Aroan eraiki zen, XII mendean, eta garrantzia estrategiko handia izan zuen mendeetan zehar. XIV-XV mendeetan Toshima leinuaren egoitza izan zen, baina Ota Dokanek garaitu zituenean erabat suntsitua gelditu zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shakujii parkea Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 35° 44′ 20″ N, 139° 35′ 51″ E / 35.73889°N,139.59750°E / 35.73889; 139.59750