Shavuot
Itxura
Shavuot | |
---|---|
Moritz Daniel Oppenheimen 'Shavuot' | |
Izen ofiziala | שבועות |
Hasiera | Sivanen 6a |
Amaiera | Sivanen 7a |
Data | |
Data | 6 Sivan (en) |
Harremanak | Pessah |
- kristauen jaialdi baliokidea ikusteko, Mendekoste.
Shavuot (hebreeraz: שבועות, eusk. hitzez hitz Asteak baina normalean Asteen jaia deitua) judu jaialdi biblikoa da, sivan hilabetearen 6an ospatzen dutena.[1] Pessah edo Pazko juduaren zazpi aste geroago ospatua, bertan, Yahvehk Moisesi Sinai mendian Tora eman zionean omentzen dute. Jerusalemgo tenplua zutik zegoen garaietan, Shalosh regalim (hebreeraz: שלוש רגלים, shlosha regalim) edo hiru erromes-jaialdietako bat izan zen, israeldarrak tenplura erromes joan behar izan zirenetako bat.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Chumney, Edward. (1994). The Seven Festivals of the Messiah. Treasure House ISBN 1-56043-767-7..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |