Shemar Moore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shemar Moore

Bizitza
JaiotzaOakland1970eko apirilaren 20a (54 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaSanta Clarako Unibertsitatea
Gunn High School (en) Itzuli
The Nueva School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, modeloa eta zinema aktorea

shemarmoore.com
IMDB: nm0005245 Allocine: 102764 Allmovie: p283313 TCM: 519683 TV.com: people/shemar-moore
Twitter: shemarmoore Edit the value on Wikidata

Shemar Franklin Moore (Oakland, Kalifornia, 1970eko apirilaren 21a) modelo ohia eta aktore estatubatuarra da. Bere paper ohargarriak Soul Traineko hirugarren aurkezlea bezala 1999tik 2003ra arte, Malcom Winters bezala The Young and the Restlessen 1994tik 2005era arte, Derek Morgan bezala Criminal Mindsen CBSen 2005etik 2016ra arte eta Daniel Harrelson (Hondo) lez S.W.A.T Los hombres de Harrelson 2017tik - orainaldia dira.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moore Oakland, Kalifornian jaio zan, Marilyn Wilsonen, negozioen aholkularia, eta Sherrod Mooren semea da[1]. Mooren aita afrikar jatorria dau eta bere ama Roxbury, Massachusettsen jaio zan, irlandarra eta kanadiarra da[2][3][4]. Bere amak matematiketan lizentzia dauka eta andereñoa izan zan Bahrainen eta Danimarkan. Bere amagaz batera, Moore Danimarkara bizitzera joan zan haur bat zanean gero, Bahrainera joan ziran lau urte ebazanean. Bertan, eskola britaniar pribatu batera joan zan zazpi urte bete ebazan arte. Moorek istilu zibilak aipatzen dauz, arrazarteko harremanak tabu izanez eta 1970eko hamarkadeko AEBko arrazakeria, bere amaren atzerrira joateko arrazoiaren zati bat izanez[4].1977 urtean AEBra bueltatzerakoan, Moore eta bere familia Chico, Kaliforniara bizitzera joan ziran. Bertan, bere amak klinika baten lan egiten eban Palo Altora alde egin baino lehen. Shemar Moore Palo Alton kokatutako Gunn High Schoolen graduatu zan[4].Ondoren, Santa Clara Universityra joan zan eta komunikazioetan eta arte teatralean espezializatu zan, ikasketak ordaintzeko modelo lanak egiten ebazan bitartean[5]. Gaurkotasunean, bere ama Redondo Beach, Kalifornian bizi da eta noiz behinka Moore hara joaten da.

Aktore ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moorek Malcolm Wintersen papera antzeztu eban The Young and the Restleesen zortzi urtez. 2004ko azaroan, The Young and the Restlessera bueltatu zan telesaila utziko ebala erabaki ondoren, baina, hilabete batzuk pasa ostean bueltatu egin zan eta 2005eko azaroan agertu zan telesailan. 2007an “ Nire denbora Y&Nen egina dago. Zortzi urte egin dodaz Malcolm antzezten” esan eban[6]. 1999an Susan Luccik itxarondako Emmy saria irabazi ebanean Daytime Creative Arts Emmy Award draman aktore funtsezko bat izateagaitik, Moorek oihuka “ marra amaitu da… Susan Lucci!”[7].

2000.urtetik 2003.urtera arte Soul Traineko bertsioaren pertsonai nagusia izan zan[8] eta 2001.urtean The Brothers luzemetraian agertu zan[9]. 2002tik 2003ra arte Jesse Reese ikertzailearen pertsonaia antzeztu eban Birds of Prey telesailan[10]. Ondoren, 2004an, Emmery Simmsen papera egin eban Motives pelikulan Vivica Fox eta Golden Brooksegaz batera, eta bigarren mailako paper bat izan eban Diary of a Mad Black Woman pelikulan[11]. The Seat Filler komedia erromantikoan ere agertu zan Kelly Rowland eta Duane Martinegaz batera.

2005ean, Moorek Criminal Mindsen Derek Morganen pertsonaia antzezten hasi zan zazpigarren zatitik aurrera[6]. Urte berean, DNA Model Managementegaz sinatu eban New Yorken. Moore 2009ko martxoko Men’s Fitness aldizkariko emanaldian agertu zan[12]. 2016ko martxoaren 23an, Moorek Criminal Mindsetik alde egin eban hamaika sasoi eta 251 atalen ondoren, zehazki, hamaikagarren sasoiko 18.atalean itzi eban telesaila[13]. 2017an bere parte-hartzea hasi eban S.W.A.T estatubatuar telesailan Daniel “Hondo” Harrelson bezala.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997 urtean Hav Plenty pelikulan Chrisen rola antzeztu eban, 1998an Butter pelikulan Freddy Rolanden papera egin eban eta 2001ean The Brothersen agertu zan Terrry White bezala. 2004.urtean, bi pelikuletan agertu zan, Motivesen Emery Simms bezala eta Greener pelikulan Ricky Jonhson moduan. 2005ean The Seat Fillereko Trent izan zan eta Diary of a Mad Black Womaneko Orlando izan zan. 2007an Motives 2 agertu zan Emery Simms barriro antzezten eta 20013.urtean Kill Me, Deadly pelikulan parte-hartu eban Bill the Piano Player lez. 2014an eta 2015ean, Justice League: War eta Justice League: Throne of Atlantis pelikuletan egon zan Victor Stone/Cyborg pertsonaia interpretatzen. 2016an beste bi pelikuletan lan egin eban, The Bounce Backen Matthew Taylor izan zan eta Justice League vs. Teen Titans pelikulan Victor Stone/Cyborgen ahotsa grabatu eban. Azkenik, 2022an, Sonic 2 pelikulan Randall pertsonaia izan zan.

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean Living Single pelikulan Jon Marc izan zan. 1994tik 2005era eta 2014an The Young and the Restlessen Malcolm Wintersen pertsonaia antzeztu eban[14]. 1996an The Jamie Foxx Showen Elisterren papera izan eban, 1997an The Nannyn Malcom Winters izan zan eta Arliss telesailan Sammy Stilton pertsonaia interpretatu eban. 1998.urtean Chicago Hope eta Mama Flora’s Family pelikuletan agertu zan Bobby Barrett eta Lincoln Fleming bezala. 1999an Moesha, For Your Love eta Malcolm & Eddin agertu zan Earl Thomas, Dakota Collins eta Ty antzezten. 2000.urtan How to Marry a Billionaire: A Christmas Tale telesailan Jason Hunt lez lan egin eban eta 2002tik 2003ra Birds of Prey pelikulan parte-hartu eban Jesse Resse interpretatzen. 2003an Chasing Alicen lan egin eban eta 2004an, Nikki and Nora telesailan parte-hartu eban, Reversible Errorsen Collins Farwell izan zan eta Half & Half telesailan Amani Love pertsonaia izan zan. 2005etik 2006ra eta 2017an Criminal Mindseko Derek Morgan pertsonai nagusietariko bat izan zan. Azkenik, 2017tik aurrera S.W.A.T telesailan lan egiten ari da Daniel “Hondo” Harrelson partaidea lez.

Sariak eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998, 1999 eta 2000.urteetan, The Young and the Restlessen lan egin eban bitartean, Imagine Awardseko Outstanding Actor in a Daytime Drama Series saria irabazi eban hiru aldiz. 2000.urtean, Daytime Emmy Awardseko Outstanding Supporting Actor in a Drama Series saria irabazi eban The Young and the Restlessen agertzen zanean. 2001, 2002 eta 2005.urteetan, The Young and the Restless telesailaren esker Imagine Awardseko Outstanding Actor in a Daytime Drama Series sariak beste hiru aldiz irabazi ebazan. 2006an, Imagine Awardseko Outstanding Actor in a Daytime Drama Series saria lortu eban The Young and the Restless telesailan egindako lanaren esker. Amaitzeko, 2015ean, Criminal Minds telesailagaz Imagine Awardseko Outstanding Actor in a Daytime Drama Series saria lortu eban.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Shemar Moore Biography (1970-)» www.filmreference.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. (Ingelesez) Company, Johnson Publishing. (2001-04). Ebony. Johnson Publishing Company (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  3. «Is Shemar Moore the Finest Thing on TV? - Ebony | HighBeam Research» web.archive.org 2017-09-06 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  4. a b c (Ingelesez) «Shemar Moore's path to 'Criminal Minds' started in Boston - The Boston Globe» archive.boston.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  5. (Gaztelaniaz) «Las Noticias de hoy, Deportes, Finanzas y Mail | Yahoo España» Las Noticias de hoy, Deportes, Finanzas y Mail | Yahoo España (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  6. a b Conjunto de datos oceanográficos y de meteorología marina obtenidos en el Crucero Oceanográfico Pacífico XLIV. Colombia. Enero - febrero de 2007.  doi:10.26640/dataset_crucero.erfen.2007.01. (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  7. (Ingelesez) Editors, History com. «Soap star Susan Lucci wins first Emmy after 19 nominations» HISTORY (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  8. (Ingelesez) «Shemar Moore on 'Soul Train' Mentor's Passing» www.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  9. «- YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  10. «SHEMAR MOORE TALKS BIRDS OF PREY» bop.borderline-angel.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  11. (Ingelesez) B, Brian. (2005-02-23). «Shemar Moore talks Diary of a Mad Black Woman!» MovieWeb (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  12. www.mensfitness.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  13. (Ingelesez) «Shemar Moore Leaves Criminal Minds: Why He Left -- Will He Come Back?» TVGuide.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  14. (Ingelesez) Roots, Kimberly; Roots, Kimberly. (2014-07-23). «Shemar Moore to Return to The Young and the Restless — But There's a Catch» TVLine (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).