Bahrain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bahraingo Erresuma
مملكة البحرينت
(Mamlakat al Bahrayn)

Bandera Armarria
Ereserkia: بحريننا
Bahrainona (Gure Bahrain)
Hiriburua
eta hiri handiena
Manama
Hizkuntza ofiziala(k) Arabiera, ingelesa
Herritarra bahraindar
Gobernua Monarkia konstituzionala
 -  Erregea Hamad ibn Isa Al Khalifah
 -  Lehen ministroa Khalifah ibn Sulman Al Khalifah
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 665 km2 (189.)
 -  Ura (%) 0
Biztanleria
 -  2005 zenbatespena 698,5851 (164.)
 -  Dentsitatea 987 bizt./km2 (10.)
Dirua Bahraingo Dinarra (BHD)
Ordu-eremua UTC (UTC+3:00)
Aurrezenbakia 973
Internet domeinua bh
1Bertakoak ez diren 235.108ak barne (2005eko uztailean).
Bahraingo mapa

Bahrain —ofizialki Bahraingo Erresuma[1]— (arabieraz: مملكة البحرين Mamlakat al-Barayn) Persiar golkoko uharte batean kokatzen den estatua, herrialde arabiarretan txikiena. Mendebaldean Saudi Arabia dago, eta Bahrainekin lotua dago King Fahd Pasabidearen bidez (1986ko azaroaren 25ean ofizialki irekita). Qatar hegoalderantz dago, Bahraingo golkoaren beste aldean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bahraingo biztanle gehienak iparraldean bizi dira, eta biztaleen erdiak baino gehiago hartzen dituzte estatuko bi hiri nagusiek. Gehienak arabiarrak badira ere, gutxiengo indiar, pakistandar eta irandarra ere kontuan hartzekoak dira. Biztanle-dentsitatea oso handia da (987 bizt/km2, 2007an), eta baita hazkunde-tasa ere (% 2,79, 1992an).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971n, burujabetasuna aldarrikatu ondoren, konstituzio bat onartu zen 1973an, emirraren ahalak murrizten zituena (besteak beste, Nazio Biltzarra sortzea proposatzen zuen), baina indar gabe utzi zen handik bi urtera. Gaur egun ezkerreko talde eta talde islamiar fundamentalista askok ezkutuan dihardute; 1994az gero, gorabeherak eragiten dituzte xiitek, tarteka, Nazio Biltzarra berriro antolatzea eta langabezia murrizteko neurriak hartzea eskatuz. Oro har, Mendebaldeko herrialdeen aldera jo izan du Bahrainek politikan, eta 1991ko Persiar golkoko gerran, esaterako, Estatu Batuek antolaturiko nazioarteko taldearekin bat egin zuen. 2002an udal-hauteskundeak egin ziren eta 2004an, berriz, legebiltzarrerako hauteskundeak.

2014ko abenduaren 6an jakin zenez, Erresuma Batuak base militar bat jarriko zuen Bahrainen[2]. Abenduaren 26an, milaka pertsonek Bahraingo lehen ministroaren dimisioa eskatu zuten[3].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bahraingo ekonomiaren oinarria petrolioaren industria da, eta herrialdearen kokagune estrategikoak ere garrantzi handia du ekonomian, Persiar golkoko garrantzi handiko merkataritzaren eta finantzen gune bihurtu baita. Petrolioaren ekoizpenak eta langintzak hartzen du esportazioen parte handi bat (% 60), eta barne-produktu gordinaren % 30 osatzen du. Dena dela, eta petrolio-erreserbak ez agortzeko beste industria batzuk sortu diren arren, herrialdeko ekonomia petrolioaren mende dago, eta arazo larriak sor daitezke petrolioaren prezioen gorabeheren eraginez, edo 1990-1991 urteetan Persiar golkoan sortutako krisiaren antzeko egoeretan. Arazo ekonomiko nagusiak langabezia (gazteen artean, batez ere), eta petrolioa eta lurpeko ur-erreserbak agortzea dira. 1986an Fahd erregeak Bahrain Saudi Arabiarekin lotzeko egindako errepideari esker, gora egin du turismoak.

Gobernua eta administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bahrain monarkia absolutista bat da; emirra da buruzagia, eta heredentziaz jasotzen da titulua. 1999an Amir Hamad bin Isa Al Khalifak hartu zuen emir-kargua. Kontserbadurismo islamiar tradizionalista da Bahraingo gobernuaren politikaren ezaugarri nagusia. Administrazioko zereginak ministro-talde batek betetzen ditu. Alderdi politikoak debekatuta daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bahrain Aldatu lotura Wikidatan


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.