Edukira joan

Shiel aintzira

Koordenatuak: 56°47′28″N 5°35′13″W / 56.791114°N 5.587038°W / 56.791114; -5.587038
Wikipedia, Entziklopedia askea
Shiel aintzira
Loch Shiel (en), Loch Seile (gd)
Datu orokorrak
Garaiera4,5 m
Motaaintzira
Luzera25 km
Zabalera1,26 km
Azalera19,5 km²
Sakonera128 m
Bolumena0,79 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak56°47′28″N 5°35′13″W / 56.791114°N 5.587038°W / 56.791114; -5.587038
KokapenaHighland
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHighland
Hidrografia
Betebidea
HustubideaShiel ibaia
Erresidentzia denbora1,4 a

Shiel aintzira (ingelesez: Loch Shiel, Eskoziako gaeleraz: Loch Seile) Eskozia iparraldean dagoen aintzira da, Highland eskualdean hain zuzen ere, Lochaber udalerrian, Fort Williametik 18 kilometrotara.

18 kilometrotako luzera duen ur gezatako aintzira da. Ia 1.000 metrotako garaierara iristen diren mendiek inguratzen dute.

Aintzirako uharte handienean kapera baten hondarrak ageri dira, San Finan Lindisfarnekoaren lehen etxea izan omen zena.

1140an bertan izandako guduan Somerledek Norvegiarrak garaitu zituen eta Uharteetako Jaunaren dinastia sortu zuen.

1745ean bertan hasi zen Jakobiten matxinada, Charles Edward Stuart printzeak estandartea altxatu zuenean. Zortzi hilabete iraun zuen matxinadak Cullodengo guduan porrota izan zuen arte. Ondoren Highland Clearances Highlandetako garbiketa etorri zen eta lurraldea hustu egin zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]