Sidi Drisko lehorreratzea
Appearance
Sidi Drisko lehorreratzea | |||
---|---|---|---|
Rifeko gerra | |||
Data | 1921eko martxoaren 12a | ||
Lekua | Sidi Dris ![]() | ||
Emaitza | Espainiarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Sidi Drisko lehorreratzea (gaztelaniaz: desembarco de Sidi Dris) Espainiako Itsas Armadak Sidi Dris marokoar hiritik gertu 1921eko martxoaren 12an egindako lehorreratze militarra izan zen, Rifeko Gerran.
Melillako komandante nagusia zen Manuel Fernández Silvestre jeneralak Rif konkistatzeko helburua zuen. Horretarako Reina Victoria eta Gandía merkantzia-ontzietan, Lauria kanoiontziak eta hegazkin-eskuadrila batek lagunduta, bi mila soldadu bidali zituen Gabriel Morales jeneralaren agindupean. Lehorreratzeari esker espainiarrek Annual eta Igueriben hartu zituzten eta riftarren itsas-laguntza oztopatu zuten.
Annualgo guduan riftarrek galdutakoa berreskuratu zuten.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Marokoko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |