Simeon II.a Bulgariakoa
Simeon II.a Bulgariakoa edo Simeon Borisov Saxe-Coburg-Gotha (bulgarieraz: Симеон Борисов Сакскобургготски; Sofia, 1937ko ekainaren 16a) Bulgariako erregea izan zen 1943-1946 bitartean, eta Bulgariako Errepublikako lehen ministroa 2001-2005 bitartean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boris III.aren semea zen. Aita hil zitzaionean aginpidea eskuratu zuen baina, adinez nagusi ez zenez, Erregeordetza Kontseilu baten mendean agindu zuen. Nazien alde egin zuela eta, 1946an monarkia indar gabe gelditu zen eta Egiptora eta, geroago, Espainiara alde egin behar izan zuen.
1996. urtean, hirurogei urte zituela, bere herrira itzuli ahal izan zen, berrogeita hamar urteren ondoren. Egonkortasun eta Aurrerapenerako Mugimendu Nazionala (bulgarieraz: Национално движение за стабилност и възход (НДСВ), Nacionalno dviženie za stabilnost i văzhod, NDSV) sortu, eta lehen ministro izan zen 2001etik 2005era[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-2-20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Bulgaria profile - Timeline. bbc.com (Noiz kontsultatua: 2017-8-28).