Simon bar Kokhba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Simon bar Kokhba

Bizitza
JaiotzaI. mendea
HeriotzaBetar (en) Itzuli, 135 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Heriotza moduaborrokan hilda
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerakgerra-jauna

Simon bar Kokhba (hebreeraz: שִׁמְעוֹן בַּר כּוֹכְבָא‎ Šīmʾōn bar Kōḵḇāʾ) edo Simon ben Koseba (שִׁמְעוֹן בַּר כֹסֵבָא Šīmʾōn bar Ḵōsēḇaʾ‎), normalean Bar Kokhba soilik deitua, Judeako buruzagi militar judua izan zen. 132an Erromatar Inperioaren aurkako bere izena duen matxinada hasi eta zuzendu zuen. Nahiz eta ez zuten arrakastarik izan, Bar Kokhbak eta bere aldekoek estatu judu bat ezarri eta mantendu ahal izan zuten matxinada hasi eta hiru urtez. Bar Kokhba estatuburua zen eta bere burua nasi (euskaraz: «printze») aldarrikatu zuen.[1][2] Bere garaiko errabino jakintsu batzuek juduen Mesias zela uste zuten. 135ean, erromatar tropek Betar hiri gotortuan Bar Kokhba hil zuten. Bere heriotzaren ondoren, erromatarrek gelditu ziren judu matxinoak hil edo esklabo egin zituzten, eta Hadriano erromatar enperadoreak Judeako populazioaren aurka egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kanael, B.. (1971). Notes on the Dates Used During The Bar Kokhba Revolt. 21, 39–46 or. ISSN 0021-2059..
  2. Bourgel, J.. (2023). «Ezekiel 40–48 as a Model for Bar Kokhba's Title "Nasi Israel"?» Journal of Ancient Judaism 1 (aop): 1–36..;

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Antzinako Erroma
Artikulu hau Antzinako Erromako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.