Sines

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sines

Sines bandera

Sines armarria

Ofiziala Sines
Estatua PortugalPortugal
Eskualdea
Azpi-eskualdea
Barrutia
Alentejo
Kostaldeko Alentejo
Setubalgo barrutia
Sorrera 1362

LocalSines.svg

Eremua 199 km²
Biztanleria 14,238 bizt.
Dentsitatea 0,07 bizt./km²
www.mun-sines.pt


Sines Portugalgo hego-mendebaldean dagoen hiria da, Setubalgo barrutian kokatutakoa. 2011eko erroldaren arabera 14.238 biztanle ditu.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisigodoen Cinetos herrixka izan liteke Sines-en jatorria. Beste autore batzuek diote latinezko Sinus hitzetik etor daitekeela, "badia" edo "kurba" esan nahi du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru eremu bereizten dira udalerrian:

  • Kostaldeko lautada.
  • Sines mendialdearen aztarnak, Chãos menditik Sines lurmuturerra.
  • Ekialdeko maldak.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi fregesia ditu Sines udalerriak:

  • Porto Covo (auzo turistikoa)
  • Sines

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria (1801 – 2011)
1801 1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2011
1.766 2.632 - 7.666 8.866 12.075 12.347 13.577 14.238

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmeirinha eta Quitéria eremu arkeologikoek argitu dute Sines aspalditik populatua izan dela. Makina bat apaingarri feniziar eta egiptiar ere aurkitu dituzte.

Erromatarrek Sinesen kaia eraiki zuten eta arrantari loturiko industriagunea ere sortu zuten bertan. Mirobriga izena eman zioten. V mendean bisigodoek hartu zuten hiria eta 713 urtean mairuen esku gelditu zen. Garai hartan ez zen biztanle askorik bertan baina arabiarrek bertako urak patruilatzen zituzten.

XIII mendean Alfontso III.a Portugalgoak eremu guztia eskuratu zuen. Arrantzaleak itzuli eta herrixka eratuz joan zen. 1362an Petri I.ak herri forua eman zion. Gaztelua eraikitzeko proiektua abiarazi bazuen ere, XV mendekoa da Sinesko gaztelua, merkatariak babesteko eraiki zena. Turkiako eta Ingalaterrako piratek sarritan erasotu zuten hiria eta bi gotorleku gehiago eraiki ziren Pessegueiro uhartean. XIX mendean Napoleondar gudarosteek harpilatu zuten Sines.

1855ean Santiago do Cacém-en fregesia bihurtu zen baina Errepublika 1914an ezarri zenean bere autonomia berreskuratu zuen. Goraldi ekonomikoa izan zuen orduan, kortxogintzan, arrantzan, nekazaritzan eta turismoan oinarrituta. Alentejotarren hondartza bihurtu zen. 1970an kai industriala eraiki zen eta hiriaren ekonomia aldatu egin zen, batez ere portugaldar kolonietako emigranteak iritsi eta esku-lan merkeari esker industria nabarmen sustatu zelako, bereziki itsas-portuko lanetan eta industria petrokimikoan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sines Aldatu lotura Wikidatan