Petri I.a Portugalgoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Petri I.a Portugalgoa
Petri I.a Portugalgoa

Portugal eta Algarveko erregea
1357ko maiatzak 28 – 1367ko urtarrilak 18
Aurrekoa Alfontso IV.a Portugalgoa
Ondorengoa Fernando I.a Portugalgoa

Jaiotza 1320ko apirilaren 8a
Coimbra
Portugalgo erresuma
Heriotza 1367ko urtarrilaren 18a
Estremoz
Portugalgo erresuma
Ezkontidea(k) Blanca Gaztelakoa
Konstanza Gaztelakoa
Inés de Castro
Senideak Aita: Alfontso IV.a Portugalgoa
Ama: Beatriz de Castilla y Molina
Erlijioa Katolikoa
Armoiries Portugal 1247.svg

Petri I.a Portugalgoa (Coimbra, 1320ko apirilaren 8a - Estremoz, 1367ko urtarrilaren 18a), Mendekatzailea izengoitiz, 1357-1367 urteetan Portugalgo erregea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfontso IV.aren eta Beatriz Gaztelakoaren semea zen. 1336an Konstanza Gaztelakoarekin ezkondu zen. Konstanza hil ondoren (1345), Ines de Castrorekin ezkondu zen isilean (1354), eta Alfontso IV.ak Ines hiltzeko agindua eman zuen (1355). Hilketaren berri izan zuenean, matxinada bat bultzatu zuen Petrik erregearen aurka Portugalgo iparraldean, baina azkenean Beatrizek nolabaiteko bakea lortu zuen aita-semeen artean (1357).

Aita hil ondoren, Inesen hiltzaileak hil zituen Petrik eta, tradizioak dioenez, Inesen gorpua gorestera behartu zuen gortea. Aitonen semeen eta apaizen gehiegikerien aurka borrokatu zen. Fernando I.a bere semea izan zuen ondorengo.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petri I.a Portugalgoa Aldatu lotura Wikidatan