Sinfonia fantastikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sinfonia fantastica deritzona, Hector Berlioz musikari eta konposatzaile frantziarrak 1830ean idatzitako musikalan bat da. Egilea, musikalan hau idazteko Henrietta Constance Smithson aktoresan shakespeartarrean inspiratu zen, honetaz erabat maiteminduta zegoelarik. Musikalan hau musika programatikoaren adibide argi eta eder bat da. Musikalan hau, bost mugimendutan banatuta dago:

  1. Ametsak eta pasioak
  2. Dantzaldi bat
  3. Eskena zelaian
  4. Urkamendirako martxa
  5. Akelarre gau bateko ametsa

Sinfoniaren istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinfoniak, xehetasunez beteriko istorio bat kontatzen du. Arrazoi honegatik, musika programatikoaren adibide hoberenetako bat dela esaten da, beharbada, azpigenero honetako lehenengokoetakoa ere bada. Istorioa honako hau da:

Etsitako musikari gazte batek, bere burua opioarekin pozoitu du, eta, amets luze batean ameskaizto eta ikuskariak izaten ditu, bere maitearen ideia behin eta berriz burura datorkiolarik. Iraganeko poz eta trsiteziak gogoratzen ditu, bere maitea bere bizitzan agertu aurretik, eta ondoren, bere neska bere bizitzan agertu ondoren, bihurtu zen jeloskorra, erlijioaren kontsolamendu bakarra zuelarik.

Bigarren mugimenduak, dantzaldi baten musika gogorarazten du, non, dantzaren birekin, berriz bere maitea ikusten duen.

Hirugarren mugimendua, oso zaila izan zen Berliozentzat. Zelaian, bi artzaik melodia bat jotzen dute euren txirulekin euren behiei deitzeko. Dena lasaitasuna da bere maitea berriz agertzen den arte, heroiagan, egonezina sorraraziz. Beste artzaiak bere txirula jotzen du, baina oraingoan ez dago erantzunik. Une horretan, eguzkia sartu egiten da, urrun jo duen trumoi batekin batera. Ondoren, eskenan isiltasuna nagusi da

Urkamendirako martxa, gau bakar batean idatzia izan zen, Maitearen hilketaren ametsa dakar, heroia, horregatik, heriotz zigorrera kondenatzen dutelarik. Martxak, bere pauso erregularrarekin ditu bere une basatienak, segizioak, heroiaren heriotza ikusteko biltzen den jendetza artean tokia egiten ari den bitartean. Maitea, aizkora heroiaren leporantz jeisten ari den unean agertzen da.

Azken mugimendua, akelarre bat da, deabruzko ospakizun baten orgia basati bat. Maitearen irudiak, orain, iseka bizi bat dirudi. Hil kanpaiak, azken judizioaren Dies Irae ereserkiaren gainetik entzuten dira, eta dantzarekin nahasten dira. Mugimendu honetako hil kanpaien musika Wendy Carlosek erabili zuen Laranja mekanikoa eta Argitasuna filmen soinu bandetan.