Singapore Flyer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Singapore Flyer
Sg-flyer-4oct07.jpg
Kokapena
Herrialdea Singapur
Koordenatuak 1° 17′ 22″ N, 103° 51′ 48″ E / 1.289389°N,103.863222°E / 1.289389; 103.863222Koordenatuak: 1° 17′ 22″ N, 103° 51′ 48″ E / 1.289389°N,103.863222°E / 1.289389; 103.863222
Historia eta erabilera
Irekiera2008
Inaugurazioa2008ko apirilaren 15a
Arkitektura
Arkitektoa Kisho Kurokawa
Garaiera 541 ft
Webgune ofiziala

Singapore Flyer, une honetan existitzen den gurpil handi panoramiko handiena da (2012an Beijingeko Gurpil Handiak atzean utziko du), 165 metroko altuerarekin. Singapurren dago. 2008ko otsailak 11n inauguratua izan zen, eta urte bereko martxoak 1ean publikoarentzako irekia. Londresko London Eye baino 30 metro garaiagoa eta Nanchangeko Izarra baino 5 metro garaiagoa da.

Singapore Flyerrek, herri autobus baten tamainako 28 "kapsula" ditu, horietako bakoitzak, 28 pertsonentzako tokiarekin, pasaiariak, errotazioak irauten duen 30 minutuetan, inongo bibraziorik sentitu gabe inguruan ibiltzea ahalbidetzen dutenak. Helduentzako sarreren prezioak, Singapurreko 29 dolarretatik (20 AEBetako dolar edo 13,7 €) bidaia sinple baten kasuan, 69ra (48 AEBetako dolar edo 33 €)ra doaz, azkeneko honek, koktelak eta "ontziratze azkarra" barne hartzen dituelarik.

Gainera, posible da, baita ere, kabina oso bat alokatzea Singapurreko 1.000 dolarren truke (704 dolar edo 485,5 €) eta 1500gatik (1057 dolar edo 729 €) asteburu eta gauetan.

Gurpilak, bisitariei, Singapurreko badiaren ikuspegiez eta hiriko tokirik bereizgarrienez gozatzea ahalbidetzen die, eta, zeru garbia dagoen egunetan, ondoko herrialdeak diren Malaysia eta Indonesiaz. Great Wheel Corpeko arduradunek, urtean 10 milioi pasaiari izatea espero dutela esan dute, hiri-estatuak, 5 milioi biztanle baino gehiago dituena, joan den urtean, 10,3 milioi turista izan zituen bitartean, Turismo ministerioaren datuen arabera.

2008ko abenduaren 22an, Singapurren arratsaldeko bostak zirenean (goizeko 9ak Euskal Herrian), gurpil erabilezinik geratu zen, motorrek zirkuitulabur bat jasan zutenean, 173 pertsona, barruan harrapatuta utziz. Batzuk, euren kabuz irten ahal izan ziren, baina, gehienak, garabi eta arnesen bidez salbatu behar izan ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]