Sinodal de Aguilafuente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sinodal de Aguilafuente
Jatorria
Argitaratze-data1472
IzenburuaSinodal de Aguilafuente
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Kokapena
BildumaArchivo Catedralicio de Segovia (en) Itzuli
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaSegoviako probintzia
UdalerriaSegovia
JabeaArchivo Catedralicio de Segovia (en) Itzuli

Sinodal de Aguilafuente Espainian inprimatutako lehen liburua (inkunablea) izan zen, 1472an. Urte horretako ekainean Aguilafuenten (Segovia) egin zen elizbarrutiko sinodoaren akta eta dokumentu osagarriak biltzen ditu, kleroa berritzeko hainbat gairi buruzkoak.[1]

Segoviako gotzain Juan Arias Dávilak eskatu zuen inprenta zieneko metodo berritzailearekin erreproduzitzea sinodoaren dokumentuak, Heidelbergen Johannes Parix inprimatzaileri eskatuta. Horregatik iritsi zen Gutenbergen inprimategia Espainiako herri horretara 1472an, bitxia bada ere, askoz handiagoak eta garrantzitsuagoak ziren Bartzelona (1473), Valentzia (1473), Sevilla (1477) edo Salamancara (1488), baino lehen.[2]

Gordetzen den ale bakarra Segoviako Katedraleko Artxiboan dago, eta 1930ean aurkitu zuen Segoviako katedraleko Cristino Valverde kalonje artxibozainak. Gaur egun, urtero berregiten da Aguilafuenteko Sinodoaren giro historikoa, herria eszenatoki gisa erabiltzen duena, eta, pertsonaia gisa, bertako biztanleak.[1]

Sinodoaren antzezpena, 2015. urtean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b De los Reyes Gómez, Fermín. (2005). «Segovia y los orígenes de la imprenta española» Revista General de Información y Documentación (Madrid) (1) ISSN 1132-1873..
  2. Carabias, Amando. (16 de maig de 2012). «El Sinodal de Aguilafuente. Impresión e historia» Alenarte Revista.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]