Edukira joan

Sirtaki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sirtaki dantzariak.

Sirtaki (grezieraz: συρτάκι) greziar jatorriko herri dantza da.

Berez, ez da greziar usadiozkoa, bai ordea hasapiko dantzaren bertsio geldi eta arinen arteko nahasketa bat. Mikis Theodorakis musikagileak Zorba the Greek filmaren soinu bandarako egindako moldaketaren ondorioz, Zorbaren dantza edota Zorba izenak ere hartu ditu.

Eskuak aldamenekoen bizkar gainean jarriak dituzten lerro edota biribilak osatzen dituzten gizon taldeek dantzatzen dute. Lerro osaketa usadiozkoa da. Erritmoa lau denboratakoa den arren, maiz abiaduraz azkartu eta bi denboretara aldatzen da. Horren ondorioz, mantso hasi eta pixkanaka bizituz doa, baina orokorrean ez da jauzirik egoten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artea Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.