Sisifo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sisifo Avernoan, Franz von Stucken margolana.

Sisifo (antzinako grezieraz: Σίσυφος), Greziar mitologian, Eolo eta Enareteren semea eta Meroperen senarra zen. Efirako (Korintoren antzinako izena) fundatzailea eta erregea izan zen.

Merkataritza eta nabigazioa sustatu zituen, baina zeken eta gezurtia zen. Homeroren garaitik gizonik maltzurrena izatearen ospea zuen. Tanatos bila joan zitzaionean, Sisifok girgiluz lotu zuen eta ez zen inor hil, harik eta Aresek Tanatos askatu zuen arte.

Sisiforen amarruak, ordea, ez ziren horretan amaitu. Hil aurrean, hilen alde eskaini ohi zen oparia ez emateko eskatu zion emazteari. Geroago, infernuan zegoela, emaztea bere eginbeharrak ez zela egiten ari kexatu zen eta Hadesek etxera joateko baimena eman zion. Baina, behin Korintora iritsita, uko egin zion azpimundura itzultzeari eta Hermesek bortxaz eraman behar izan zuen.

Infernuan harritzar bat maldan gora eramatera zigortu zuten. Malda oso pikoa baitzen, gailurrera iritsi baino lehenago harria gainbehera amiltzen zitzaion eta Sisifok behin eta berriz hasi behar izaten zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Sisifo