Skabidean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Skabidean
Skabidean taldearen kontzertua Kultura Plazara jaialdian (Tolosa, 2021-06-24)
Datuak
JatorriaIruñea (Nafarroa)
Musika motaska, early reggae, rocksteady, reggae, funk
Urteak2012 -
Taldekideak
Tasio Lopez de Gereñu
Iñigo Garatea
Antonio Iriarte
June Gabarain
Nikolas Leonardo
Iñigo Martinez
Imanol Olague
Idoia Tapia
Oier Balda
Gaizka Otsoa
Lehengo taldekideak
Xanti Etxeberria
Claudia Rodríguez
Julen Bernaldo de Quirós
Xabi Esparza
Lorena Aisa
skabidean.eus
Badok: skabidean Musikasten: skabidean

Skabidean 2012. urtean Iruñean sorturiko ska, reggae eta rocksteady taldea da. Hala ere, funk estiloa ere lantzen du, beste batzuen artean, baina gehienbat musika jamaikarrak berezkoak dituen erritmo sinkopatuekin nahasirik. Taldeak euskarazko musika ekoitzi du batik bat, hainbat salpuespenekin. Dagoeneko 200 kontzertu baino gehiago eman ditu Euskal Herriko geografia osoan zehar.

2018. urteko azaroan Xantik, taldearen jatorrizko baxulariak, taldea utzi eta Xabi sartu zen bere lekuan. Jarraian, 2019. urtean, taldeak berritze-prozesu bati ekin zion, horren emaitza "Skabidean & The Black Birds" izenarekin bataiatu zen proiektua izanik. Hala ere, 2020. urterako taldeak jatorrizko Skabidean izena berreskuratu zuen, The Black Birds abeslari-hirukotea behin betiko barneraturik. 2021. urteko kontzertuak amaiturik, Claudiak taldea utzi zuen. 2022. urtean, "Hiri zahar zikina" diska argitaratu ondoren, Julenek ere amaiera eman zion bere 10 urteko ibilbideari. Bere ordez Oier eta Gaizka taldera batu ziren, haize sekzioan gaur egun dagoen formakuntza osatuz.

2022ko urriaren 21ean urte osoan zehar grabaturiko taldearen 10. urteurreneko dokumentala aurkeztu zuten Iruñeko Herriko Tabernan. Dokumental honen zuzendaria, Antonio Iriarte Ugarte izan zen. Hurrengo egunean, 22an hain zuzen ere, taldeak 10. urteurreneko kontzertu berezia eskeini zuen Atarrabiako Totem aretoan. Kontzertu hartan, aretoa bete zen, eta Naiz irratian zuzenean entzungai izan zen.

Hurrerago, bira amaieran, Xabik taldea uztea erabaki zuen eta June sartu zen bere ordez.

2022ko neguan taldeak bere ibilbidearen dokumentala kaleratu zuen, azken lan hau aurkezteko, bira labur bat egin zuen Euskal herriko hainbat herritan. Ondoren, Youtubera igo eta formatu fisikoa ere kaleratu zen.

2023ko uztailaren 8an, Lorenak bere azken kontzertua eman zuen taldearekin Iruñeko Konpainia plazan. Ordutik, taldeak 10 kideko egitura mantentzen du.

Taldekideak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen ikurra.

Diskografia[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maketa (2016, Iruñeko Sound of Sirens estudioan, Julen Urzaizen eskutik)
  • Skabidean (2017, Arbizuko Estudio Bat! estudioan, Peio Skalariren eskutik)
  • Bideak darrai (2018, Barañaingo Nabean, Sustraian Records zigiluarekin, Marti eta Diegoren eskutik; Bilboko Euridia estudioan masterizatua)
  • Maravillas Sozial Club (2018, Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas Gaztetxean, Martiren eskutik). Larrialdi Musikako Laborategia izeneko proiektuarendako muntaturiko estudio batean grabaturiko bertsio-bilduma, hainbat abeslariren parte-hartzearekin.
  • Izaera (2020, Andoaingo Garate Studiosen, Kaki Arkarazoren eskutik).
  • Hiri zahar zikina (2022, Andoaingo Garate Studiosen, Kaki Arkarazoren eskutik).
  • 10 urte Dokumentala (2022. urtean grabatua. Zuzendaria eta Gidoilaria, Antonio Iriarte Ugarte).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Guri buruz | Skabidean» www.skabidean.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  2. «Diskografia | Skabidean» www.skabidean.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]