Snap4Arduino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Snap4Arduino
Snap4Arduino 1.2.7 euskaraz.png
Snap4Arduino 1.2.7 euskaraz
Garatzailea Bernat Romagosa eta Joan Guillén
Informazio orokorra
Sistema eragilea Plataforma-anitza (Web aplikazioa, GNU/Linux, Mac OS X, Microsoft Windows, ChromeOS)
Data 2013
Programazio-lengoaia JavaScript
Lizentzia AGPL
Azken bertsioa 1.2.7
Euskaraz bai
http://snap4arduino.rocks/

Snap4Arduino Arduino mikrokontrolagailuak programatzeko aukera ematen duen Snap! bloke bidezko programazio-lengoaiaren hedapen bat da.[1] AGPL lizentzia duen software librea da.[2] GNU/Linux, Mac OS X, Microsoft Windows eta ChromeOS sistema eragileetan erabil daiteke eta Chromium/Chromerako gehigarri bat ere badu.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Snap4Arduino proiektua 2013an sortu zen Cornellà de Llobregateko (Katalunia) Citilab-eko Edutec ikerketa taldearen albo proiektu bezala.[1][3]

2016ko ekainetik 2017ko abuztura Arduino.org-ek babestu eta garatu zuen.[1][3]

Geroztik Bernat Romagosa, Joan Guillén eta zenbait laguntzailek garatzen dute modu independentean.[1][3]

2018ko urriaren 22an argitaratutako Martí 1.2.7 bertsiotik aurrera euskaraz erabil daiteke.[4][5][6]

LED bat etengabe, segundo bateko tartearekin, piztu eta itzaltzen duen Snap4Arduinoko programa

Zabalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, unibertsitateetan, kode klubetan, instalazio artistikoetan erabili izan da munduan zehar.[1][3]

13 hizkuntzatara itzuli dute laguntzaileek.[1][3]

Hainbat proiektuk Snap4Arduinoren eratorriak erabili dituzte, hala nola, Phiro (India), SmartBlock (Turkia), First Makers (Txile) eta ROKIT Brick (Hego Korea).[1][3]

Lizentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Snap4Arduinok GNU Affero General Public License v3.0 (AGPL) lizentzia du.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h (Ingelesez)  «Snap4Arduino», snap4arduino.rocks, . Noiz kontsultatua: 2018-10-03 .
  2. a b (Ingelesez)  «Snap4Arduino/LICENSE», Github, . Noiz kontsultatua: 2018-10-03 .
  3. a b c d e f (Ingelesez)  «Snap4Arduino», Github, . Noiz kontsultatua: 2018-10-03 .
  4. (Ingelesez)  «Martí 1.2.7», Github, . Noiz kontsultatua: 2018-10-22 .
  5. (Ingelesez)  «Add Basque translation», Github, . Noiz kontsultatua: 2018-10-22 .
  6.   «Snap! eta Snap4Arduino euskaratu ditugu», iametza interaktiboaren bloga, 2018-10-22, . Noiz kontsultatua: 2018-10-22 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]