Sobietar Batasuneko Heroia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sobietar Batasuneko Heroia
Hero of the USSR Gold Star.png
Jatorria
Sorrera-urtea 1934
Ezaugarriak

Sobietar Batasuneko Heroia (errusieraz: Герой Советского Союза, Guerói Sovétskogo Soyuza) Sobietar Batasunean ematen zen ohorezko titulu garrantzitsuena zen. Barnean Leninen Ordena sartzen zen eta, bikaintasuna adierazteko, Urrezko Izarra gramota edo egitandia adierazteko. Ohorezko sari hau 1934ko apirilaren 16an ezarri zen eta Sobietar Batasunaren Sobiet Nagusiaren Presidiumak ematen zuen.[1] Sobietar Batasunaren amaierarekin 1991an titulu hau beste batzuekin ordezkatu zen: Errusian Errusiar Federazioaren Heroia, Ukrainan Ukrainako Heroia eta Bielorrusian Bielorrusiako Heroia.

Sarituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarituen zerrenda mundu osoko pertsonalitateak zeuden, nahiz eta gehienak sobietarrak izan. Sobietar Batasunaren historian 12.776 pertsonek jaso zuten saria.[2] Anatoly Liapidevsky (lehendabizikoa), Sigizmund Levanevsky, Vasily Molokov, Mavriky Slepnyov, Nikolai Kamanin, Ivan Doronin eta Mikhail Vodopianov pilotuak saria jasotzen lehenengoak izan ziren.[3] Pertsonalitate batzuek behin baino gehiagotan eskuratu zuten saria; esaterako Georgi Zhukovek lau aldiz jaso zuen.

Hona hemen saritu gutxi batzuk:

Sariaren pribilegioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohorezko titulu hau jasotzea abantaila handiak zituen: hegaldiak dohainik, etxea izateko aukera gehiago, osasun asistentzia hobeagoa, autobusak dohainik...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Errusieraz):Sarituen zerrenda osoa.