Georgi Zhukov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Georgi Zhukov
Zhukov-LIFE-1944-1945.jpg
Sobietar Batasuneko Defentsa ministro

1955eko otsailak 9 - 1957ko urriak 26
Nikolai Bulganin - Rodion Malinovsky
SESBeko Sobiet Goreneko kide

Bizitza
Jaiotza Strelkovka1896ko azaroaren 19a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Talde etnikoa Errusiarra
Heriotza Mosku1974ko ekainaren 18a (77 urte)
Hobiratze lekua Kremlin Wall Necropolis
Heriotza modua : istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k) Q4181431  (1920 -  1965)
Q4181424  (1965 -  azaroa 1973)
Hezkuntza
Heziketa M.V. Frunze Military Academy
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak militarra eta politikaria
Enplegatzailea(k) Bielorrusiako Estatu-Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Politburo of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union
Zerbitzu militarra
Adar militarra Imperial Russian Army
Gradua Marshal of the Soviet Union
jeneral
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Battle of Moscow
Berlingo gudua
Tambov Rebellion
Errusiako Gerra Zibila
Battles of Khalkhin Gol
Operation Mars
Vistula–Oder Offensive
Soviet occupation of Bessarabia and Northern Bukovina
Soviet–Japanese border conflicts
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
IMDb nm0955850
Signature of Georgy Zhukov.svg

Georgi Konstantinovitx Zhukov (errusieraz: Гео́ргий Константи́нович Жу́ков; Strelkovka, Errusiar Inperioa, 1896ko abenduaren 1agreg./azaroaren 19ajul. - Mosku, 1974ko ekainaren 18a) sobietar militarra izan zen, Armada Gorriaren buruetakoa Bigarren Mundu Gerran. Haren aginpean, Alemaniaren erasoa gelditzeaz gain, Ekialdeko Europan sartzea lortu zen, eta baita Berlinen ere. 19551957 bitartean, SESBeko Defentsa ministroa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalugako nekazari familia pobre batean jaio zen. 1914an zalditerian sartu zen. Iraultzan parte hartu zuen, eta Anton Denikinen eta Piotr Wrangelen kontra borrokatu zen. 1931n, Frunzeko akademia militarrean diplomatu zen. 1939an, Ekialde Urrunera bidali zuten, eta japoniarren kontra borrokatu zen Mantxurian. 1940an, Besarabia mende hartu zuen eta, Stalinen garbiketetatik libratuta, armada gorriko estatu goreneko buru izendatu zuten.

1941eko uztailean, Alemaniar inbasioaren ondoren, estatu goreneko buruzagitzatik kendu zuten. Irailean, Leningradera bidali zuten, Kliment Voroxilovi laguntzera hiriaren defentsan. Urrian, Semion Timoxenko ordezkatzera deitu zioten erdialdeko fronteko buruan; beraz, Moskuko defentsa prestatu behar izan zuen, alemaniarrak 30 kilometrora zeudela. Horretarako, japoniarrek eraso egingo ez zutelakoan, ekialdeko tropen garraioa antolatu zuen. Historialari batzuen ustez, hura izan zuen bere lorpenik handiena. Horrela, goi mailako tropen erreserba eskuratu ahal izan zuen. Saihetsezina zirudien arren, Mosku ez zen alemaniarren eskuetan erori; are gehiago, kontraerasoa abenduan jarri zuen abian.

1942an, aginte bigarren komandante izendatuta, hegoaldeko frontera igorri zuten, Stalingradeko Gudura, eta Alemaniako Seigarren Armadaren erorketa antolatu zuen. 1943ko urtarrilean, Leningradeko setioaren lehen haustura antolatu zuen. Halaber, Kurskeko guduaren koordinatzailea izan zen 1943ko uztailean. Kurskekoa izan zen alemaniarren lehen porrot garrantzitsua udan, eta Stalingradekoa bezain erabakigarria gertatu zen.

Kliment Voroxiloven porrotaren ostean, Leningraden setioa hautsi zuen 1944ko urtarrilean. Orduan, Bagration Operazioa zuzentzera joan zen. Agian Bigarren Mundu Gerrako operazio handienaren buruan, Alemaniaren kontrako azken erasoa egin zuen 1945ean. Berlin apirilaren 30ean hartu ondoren, maiatzaren 8an Alemaniaren errendizioa onartu zuen batzarraren buru izan zen.

Gerra bukatu eta Alemania kontrolatzeko batzordean sobietar ordezkaria izan zen, 1945-1946 bitartean. Urte hartan bertan, Moskura itzuli zen eta Sobiet Goreneko diputatu izendatu zuten. Stalin haren arrakastaren beldur zen, eta Odesako eskualdera baztertu zuen, haren lehendakaritzak iraun zuen bitartean. Hura hil ostean, Defentsa ministro izendatu zuten (1955-1957). Ondoren, Alderdi Komunistaren batzar nagusiko Presidium-eko kide izan zen, baina handik urte betera Nikita Khrustxevek alderditik bota eta erabat baztertu zuen. 1971n bere Oroitzapen liburua argitaratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georgi Zhukov Aldatu lotura Wikidatan