Edukira joan

Sodio metoxido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sodio metoxido
Formula kimikoaCH3NaO
SMILES kanonikoa[O-.[Na+]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[O-.[Na+] 3D eredua]
Motakonposatu kimiko
Masa molekularra54,008 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyWQDUMFSSJAZKTM-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia124-41-4
ChemSpider29033
PubChem10942334
RTECS zenbakiaPC3570000
ZVG15700
DSSTox zenbakiaPC3570000
EC zenbakia204-699-5
ECHA100.004.273
UNIIIG663U5EMC

Sodio metoxidoa alkoxidoen familiako konposatu organikoa da CH3ONa formula duena. Solido zuria eta oso kaustikoa da, egitura polimerikoa duena[1][2]. Laborategian zein industria kimikoan asko baliatzen de erreaktiboa da.

Sodio metoxidoa metanola zuzenean sodioz tratatuz prestatzen da. Erreakzioa oso exotermikoa da eta tentuz egin behar surik ez sortzeko.

Sintesi organikoan ohikoa da sodio metoxidoa usatzea konposatu asko prestatzeko hasi botikekin eta buka nekazaritzarako produktuekin[3]. Base gisa hainbat deshidrohalogenazio- eta kondentsazio-erreakziotan erabiltzen da[4]. Nukleozale gisa jokatzen du metil eterren prestakuntzan[5].

Sodio metoxidoa hasarazle gisa usatzen da etilen oxidoaren adizio-polimerizazio anionikoan pisu molekular handiko polieterrak prestatzea heburua denean[6].

Biodiesela prestatzeko landare-olioak eta animalia-koipeak lehengai direnean sodio metoxidoak katalizatzaile gisa jokatzen du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) PubChem. «Sodium methoxide» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2022-12-25).
  2. (Alemanez) Weiss, E.. (1964-10). «Die Kristallstruktur des Natriummethylats» Zeitschrift f�r anorganische und allgemeine Chemie 332 (3-4): 197–203.  doi:10.1002/zaac.19643320311. ISSN 0044-2313. (Noiz kontsultatua: 2022-12-25).
  3. (Ingelesez) El-Kattan, Yahya; McAtee, Jeff; Bessieres, Bernard. (2006-09-15). John Wiley & Sons, Ltd ed. «Sodium Methoxide» Encyclopedia of Reagents for Organic Synthesis (John Wiley & Sons, Ltd): rs089m.pub2.  doi:10.1002/047084289x.rs089m.pub2. ISBN 978-0-471-93623-7. (Noiz kontsultatua: 2022-12-25).
  4. (Ingelesez) «Organic Syntheses Procedure» orgsyn.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-25).
  5. 3,5-DINITROANISOLE. http://orgsyn.org/demo.aspx?prep=CV1P0219.
  6. Ullmann's encyclopedia of industrial chemistry. (Sixth edition. argitaraldia) 2002 ISBN 978-3-527-30673-2. PMC 751968805. (Noiz kontsultatua: 2022-12-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]