Sofiaren mundua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sofiaren mundua
Sofies Welt, 1993.jpg
Datuak
Egilea Jostein Gaarder
Argitaratze-data 1991
Generoa Eleberria, filosofia
Hizkuntza Norvegiera
Argitaratzailea Aschehoug
Herrialdea  Norvegia
Orrialdeak 541
ISBN 82-03-16841-8
OCLC 246845141
Euskaraz
Izenburua Sofiaren mundua

Sofiaren mundua (norvegieraz Sofies verden) 1991ko Jostein Gaarder norvegiar idazlearen eleberri bat da. Egileak eleberriko istorio aitzaki hartuta filosofiaren historia oinarrizko gida bat egiten zuen. 1995ean ingelesezko itzulpena argitaratu bezain laster mundu mailako best sellerra bilakatu eta urte hartako libururik salduena izan zen. 2011. urterako jada berrogeita hemeretzi hikuntzetara itzulia zegoen eta berrogei milioi ale inprimatuak zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Norvegia, Bergen. Sofia datorren ekainaren 15ean 15 urte beteko dituen 14 urteko neska nerabea da. Egun batez, institututik etxera etortzean, postontzian posta bidezko filosofia ikastaro bat egin ote nahi duen galdetzen dion ohar misteriotsu bat topatuko du. Honela Sofiaren munduari hasiera emango zaio. Alberto Knox izeneko gizon batek hasieran gutun bidez eta ondoren pertsonalki emandako irakaspenekin Sofia historiako fisolofo handiak eta heuren pentsamoldeak ezagutzen joango da.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an film honetan oinarritutako izenburu berdinko Sophie's World filma burutu zen.