Soiuz 4

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Soiuz 4 1969ko urtarrilak 14an, egun bateko atzerapenaren ondoren Baikonurreko kosmodromotik jaurti zen Soiuz 7K-OK espaziontzi baten misio tripulatu bat izan zen, Vladimir Shatalovek tripulatua. Misioaren amaieran, eta Soiuz 5arekin elkartu ondoren, Soiuz 4 lurrera hiru tripulatzailerekin itzuli zen. Lehen saiakeran, justu jaurtiketa baino lehen, ontzi barneko telebista kameraren pizketak irrati bidezko komunikazioa mozten zuela eta Soiuzen plataforma giroskopikoak ez zuela behar bezala funtzionatzen deskubritu zuen. Plataforma giroskipikoa konpontzea erabaki zen, horretan hiru ordu emanez, baina atzerapenak, Lurrean, sobietar lurraldean, gauez sartu behar izatea suposatzen zuen, oso segurtasun gutxikotzat jo zena, egun horretan jaurtiketa egitea bertan behera utziz. Hurrengo egunean, urtarrilak 14an, sistema guztiek behar bezala funtzionatu zuten, plataforma giroskopikoa eta telebista eta irrati sistema barne.

Soiuz 4ren misioa Soiuz 5arekin elkartzea zen (hiru astronautak tripulatuta jaurti zena), baita Soiuz 5eko tripulazioa Soiuz 4ra pasatzea ere. Gainera, zenbait esperimentu biologiko eta teknologiko egin ziren.

Soiuz 4 Lurrean berriz 1969ko urtarrilak 17an sartu zen, eta arazorik gabe berreskuratua izan zen.

Tripulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaurtiketan

Lurreratzean

Laguntza tripulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreserba tripulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Soiuz 3
Soiuz programako hegaldi tripulatuak
1969ko urtarrilak 14 eta 17 artean
Ondorengoa
Soiuz 5