Zokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sokoa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Zokoa
Lapurdi, Euskal Herria

Sokoa 01.jpg

Zokoako ikuspegi orokorra, urrutira Jaizkibel mendia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Lapurdi
Herria Ziburu
Koordenatuak 43° 23′ 37″ N, 1° 41′ 08″ W / 43.39361111°N,1.68555556°W / 43.39361111; -1.68555556Koordenatuak: 43° 23′ 37″ N, 1° 41′ 08″ W / 43.39361111°N,1.68555556°W / 43.39361111; -1.68555556
Zokoa hemen kokatua: Euskal Herria
Zokoa
Zokoa
Zokoa hemen kokatua: Lapurdi
Zokoa
Zokoa
Altuera 0 m

Zokoa Ziburuko auzoa da, Donibane Lohizuneko badiaren mutur batean dena. Bere ipar-ekialdean, Zokoako itsasargiaren inguruan, Euskal erlaitza deritzon kostaldea dago.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etimologiari erreparatuz, izenak lapurteraz txokoa esan nahi du, hots, Donibane Lohizuneko badiaren txokoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zokoa Ziburuko herriari loturik egon da betidanik (1603an bereizi zen Ziburu Urruñako herritik). 1638an Zokoako portuan, eta XVIII. mende hasieran Zokoako gotorlekua Henrike IV.a Frantziakoa aginduz (Borboien dinastiako lehen erregea) eta Vaubanek egindako proiektuaren arabera eraiki zen.

Napoleon III.ak ere ekarpen positiboa egin zuen kai‑muturrak jarri baitzituen Donibane Lohizuneko badia babeseko. 420 m luzeko dikea Sokoatik abiatzen da, erdikoa (Artha) 250 m‑koa da, eta hirugarrena iparral­dera, Santa Barbara lurmuturretik abiatuta, 180 m‑koa.

Zokoako gotorlekuaren oinetan bi senaia txiki, hondar finekoak, eta kirola egiteko eta aisial­dirako erabili ohi den portua daude. Bigarren Mundu Gerran alemanek portu horretan itsaspekoen base bat jarri zuten.

Gotorlekuak aipatutako errekoletoek zaindutako kapera zuen. Gaur egun, gurtza katolikoa parrokia‑elizan egiten da. Eraikin modernoa da, eta txalupa bat du al­daretzat. San Jose eta San Frantzisko Xabierkoaren irudiak 1959an Forestier eskulturagileak eginak dira.

Sokoa, portu txikia, dikea, dorre almenaduna, jatetxeetako terrazak, itsasargiaren keinu jolastiak, eta lasaitasuna... amodio‑istorio bat bizitzeko txoko egokia.

Zibururen eta Sokoaren iragana ikertzen dutenei itsasoari estu‑estu lotutako historia azal­tzen die. Arbasoak baleazaleak eta kortsarioak izan ziren. Larretxek, Sokoako salbamendu‑ontziko patroiak, Donibaneko sarreran bizia arriskuan jarri eta Eugenia de Montijo enperatriza eta inperioko printzea salbatu zituen, ekaitzak ustekabean harrapatu baitzuen haien El Águila ontzia.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik, kaialdeko itsasargia dugu. Bertzetik, XVII. mendeko Zokoako gotorlekua dago.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]