Solar Impulse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Solar Impulse 1 eredua bere nazioarteko lehen hegaldian Bruselako aireportuan lurrartzen, 2013ko maiatzaren 13an.

Solar Impulse (euskaraz Eguzki Bulkada) bai egunez zein gauez eguzki-energia fotovoltaikoren bidez bakarrik elikatzen den hegazkin bat garatzeko eta nagusiki Suitzan kokatzen den proiektu bat da. Ereduak egunez bere hegalak estaltzen dituzten zelula fotovoltaikoek eragindako bulkadaren bidez hegan egin dezake, era berean gauez hegan egitea ahalbideratuko dioten bateria elektrikoak kargatzen dituen bitartean. Guzti honek autonomia ia mugagabea ematen dio.

Proiektua 2005an hasi eta Bertrand Piccard eta André Borschberg suitzar pilotu profesionalek zuzentzen dute. Bere helburu nagusia hegazkin batek soilik energia berriztagarriak erabiliz eta inongo erregai fosilik erabili gabe munduari itzulingurua ematea da. Helburu hau 2016ko uztailaren 26ean Solar Impulse 2 ereduak lortu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]