Sonsoles Echavarren Roselló

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sonsoles Echavarren Roselló

Bizitza
JaiotzaIruñea1976ko urtarrilaren 3a (48 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Diario de Navarra
Nafarroako Unibertsitatea

Sonsoles Echavarren Roselló (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1976ko urtarrilaren 3a) idazlea eta kazetaria da.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu ondoren (1994), Diario de Navarran hasi zen lanean, zutabegile eta familia arloko arduradun gisa.

Kazetaritza-lana Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko irakaskuntza-jarduerarekin bateratzen du.[1]

2021ean, Miriam Palacios medikuarekin batera, Pediatria en zapatillas, YouTubeko kanal bat bultzatu zuen, haurren eta nerabeen osasun fisiko eta mentalarekin lotutako gaiak jorratzeko, hizkera erraz eta dibulgatiboan.[2]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eduardo Buxens fotokazetariarekin ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.[3]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kazetaritzako Concha García Campoy saria (2017), Diario de Navarran argitaratutako Los menores de 15 años atendidos por intoxicaciones etílicas,casi el triple que en 2001 artikuluan gizarte-eragin handiko gai batean fokoa jartzeagatik.[4]
  • Valentziako Ugalkortasun Institutuaren (IVI) Komunikazio Saria (2019ko martxoa), haurdunaldian, erditzean eta bizitzako lehen hilabetean izandako haurren galerei buruzko erreportaje batengatik.[5][6]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Las reinas del patio. Historias cotidianas de las familias de hoy, Iruñea, Eunate argitaletxea, 2017, 268 pp., ISBN: 978-8477683377.[7]
  • Mujeres de novela. Quince vidas extraordinarias del siglo XX, Iruñea, Eunsa, 2020, 200 pp., ISBN: 9788431333768.[8]
  • Camino sin abrazos. Vivencias y pensamientos en el año de la pandemia, Papeles del Duende, 2020, 110 pp., ISBN: 9788412246032.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]