Sophia Jex-Blake

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sophia Jex-Blake

Bizitza
JaiotzaHastings1840ko urtarrilaren 21a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaMark Cross (en) Itzuli eta Ekialdeko Sussex1912ko urtarrilaren 7a (71 urte)
Hobiratze lekuaRotherfield (en) Itzuli
Heriotza modua: eritasuna
Familia
AitaThomas Jex-Blake
AmaMaria Emily Cubitt
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
School of Medicine, Trinity College Dublin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua, irakaslea, idazlea, kazetaria eta sufragista
Enplegatzailea(k)The Scotsman
KidetzaEdinburgh Seven (en) Itzuli

Sophia Louisa Jex-Blake (1840ko urtarrilaren 21a - 1912ko urtarrilaren 7a) Ingalaterrako irakasle, fisikari eta feminista izan zen. Emakumeak Unibertsitatera sartzearen liderra izan zen, beste sei emakumeekin batera "Edinburgh Seven" Edinburgoko medikuntza Unibertsitatean ikasten hasi zirenean 1869an. Lehen emakume medikua izan zen Eskozian eta Ingalaterrako lehenetarikoa. Bi medikuntza eskola sortu zituen Londresen, emakumeek medikuntza ikas zezaten.

Bizitzaren hasieran[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sophia Jex-Blake Ingalaterran jaio zen 1840ko urtarrilaren 21ean. Bere aita Thomas Jex-Blake izan zen, abokatu ohia. Bere anaia Thomas Jex-Blake Galeseko katedralean apezpiku izan zen. Hainbat eskola pribatuetan ikasi zuen eta 1858an Londreseko "Queen`s" ikastetxean matrikulatu zen bere gurasoei aurka eginez. Ikasten ari zela matematiako irakasle izatea proposatu zioten eta 1861arte egon zen han. Bere lan horretatik ez zuen soldatarik jasotzen: Thomas, bere aitak, Sophia lan eginez bizi izango ez zela suposatuz, soldata ez jasotzera behartu zuen.

Estatu Batuetan bidaiatzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sophia Estatu Batuetarako bidaiari ekin zion emakumeen hezkuntzari buruzko gauza gehiago ikasteko. Han hainbat ikastetxe bizitatu zituen eta horiek beregan eragina izan zuten. Emakume eta humeentzako "New England" ospitalean, Lucy Sewell-ekin topo egin zuen, medikuntzan leenetariko emakumea zena. Lucy pertsona garrantzitsu bilakatu zen Sophiarentzat. Lucy-ren laguntzaile izan zen denbora batez eta horrela konturatu zen, mediku izan nahi zuela.

1867an Harvard Unibertsitateko medikuntza ikasi zuen. Hilabete beranduagoa honakoa zioen gutun bat jaso zuen: "Unibertsatate honetan ez dago emakumeen hezkuntzarako tokirik." Urte bat pasata, bere ikasketak hasteko zegoela, Ingalaterrara bueltatu behar izan zen, bere aita hilda egonaren ondorioz bere amarekin egon behar baitzen.

"A fair field and no favour"- Mesederik gabeko berdintasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1859an Jex-Blake eginiko "Medicine as a profession for women" lehenengo liburua publikatu zioten. Lan honetan emakumeen medikuntzarako sena goraipatzen zuen. Bestalde, hauen ez zuten aukerarik, gizonezkoekin ezin ziren lehiatu. Berak zioen ez zegoela hori esaten zuen frogapenik. Azkenik, gizonezkoek bezalako hezkuntza jasan zezaketela esan zuen.

Emakumeentzako hezkuntza unibertsitarioa lortzeko kanpaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sophia Jex-Blake medikuntza ikasi nahi zuen eta unibertsitateren bat emakumeei ikasten uztekotan Eskoziakoa izango zela pentsatu zuen. Horregatik 1869ko martxoan matrikulatu zen, baina errektoreak emakume bakar bat artu ezin zutenez ezetz esan zion. Ondorioz, berak hainbat egunkarietan iragarkiak jarri zituen, emakume gehiagok bera laguntzeko asmoarekin. Hasiera batean, lau emakume batu zitzaizkion, eta gero beste bi. Horrela "Edinburgh Seven" sortuz. Bigarren eskakuntza onartua izan zen, eta horrela Edinburgoko unibertsitatea emakumeak onartzen lehenengoa izan zen.

Etsaitasuna medikuntza fakultatean areagotzen da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeak gizonekiko berdintasunean lehia zitezkeela frogatzen hasi zirenez gero haiekiko etsaitasuna areagotuz joan zen. Anatomia azterketa bat egitera zihoazenean, berrehun bat gizon amorratuk zaborra, lokatza bota eta iraindu egin zituzten. Gertaera hainbat egunkariko titularra izan zen eta emakumeek jarraitzaile asko lortu zituzten. Hala ere, errektoreak ez zien graduatzeko aukera eman. Horregatik hainbat emakume beste unibertsitate batzuetan graduatu ziren.

Aldaketa garaia da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1877an emakumeak Ingalaterrako unibertsitateetan onartuak izan ziren.

James Stansfeld idatzi zuenez: "Sophia Jex-Blake doktoreak ikaragarri lagundu du helburu honetara iritsi ahal izateko. Ez da kausa bakarra izan. Aurrerabideak ere izan du eragina erreforma honetara heltzeko. Aurka ipinitako bi indar egon direla esan dezakegu, batetik Edinburgo unibertsitateko errektorea eta bestetik emakumeak Sophia Jex-Blake lider izanik."

Medikuntza karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1878an Sophia Jex-Blake Edinburgora bueltatu zen. Edinburgok bere lehen emakume medikua zuen. Diru gutxiren truke emakume txiroak arreta medikua izan zezaketen klinika bat zabaldu zuen, lehenengoa. Bere ama hil zenean depresio momentu bat jasan zuen. Berak izandako lehenengo klinika, 1885an, Edinburgoko emakumeentzako ospitalean bilakatu zen. Hau izan zen langile eta paziente guztiak emakumezkoak izan zituen Eskoziako lehenengo ospitalea. Han hamasei urtez egon zen lanean. Bi urte beranduago, emakummentzako medikuntza eskola sortu zuen Edinburgon.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jex-Blake eta bere neska laguna, Margaret Todd, erlazio erromantikoa zuten nahiz eta Sophia hemeretzi urte zaharragoa izan. 1899an Sophia Jex-Blake erretiratu zenean, Rotherfield-era joan ziren biak batera bizitzera. Bera bizi zen etxea, ikasleak irakasteko gune bilakatu zen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sophia Jex-Blake 1912ko urtarrilaren 7an hil zen, eta Rotherfield-en lurperatu zuten

Margaret Todd-ek Sophia Jex-Blaken bizitza deituriko liburua idatzi eta argitaratu zuen. Edinburgoko Unibertsitateak, bere medikuntza fakultateko sarreran Sophia Jex-Blakerentzako oroitzapenezko plaka bat dago. Honakoa diona: "Medikua, Ingalaterrako emakumeentzat heziketa medikorako aitzindaria, Unibertsitate honetako ikaslea."

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeleseko wikipediatik: https://en.wikipedia.org/wiki/Sophia_Jex-Blake

Kanpo aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miscellany#Prof. Huxley on Female EducationPopular Science Monthly Volume 5 Wikisource