Sophia Mendonça
Sophia Mendonça | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Belo Horizonte, 1997ko otsailaren 6a (27 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Hezkuntza | |
Heziketa | Universidade Federal de Minas Gerais |
Hezkuntza-maila | masterra |
Hizkuntzak | ingelesa brasildar portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, telebista aurkezlea, Interneteko ospetsua, kazetaria, ikertzailea, film-zuzendaria, programatzailea, youtuberra eta dibulgatzailea |
Enplegatzailea(k) | RaiaDrogasil (en) Introvertendo (en) (2020 - 2021) Revista Autismo (en) (2020 - Universidade Federal de Minas Gerais (2020 - 2022) |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Judith Butler, Isabela Boscov (en) , Ida Lucia Machado (en) , Judy Singer (en) , Sophie Kinsella eta Daisaku Ikeda |
Mugimendua | autism rights movement (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Soka Gakkai (en) |
Sophia Silva de Mendonça (Belo Horizonte, 1997ko otsailaren 6a) brasildar idazle eta kazetaria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]11 urte zituela, Asperger sindromea diagnostikatu zioten (gaur egun, diagnostiko hori ez da aintzat hartzen herrialde askotan eta autismo mota bat bezala besterik ez da hartzen)[1]. Sophiak bi urte geroago jakin zuen horren berri[2]. Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua ere badu[3].
Unibertsitatean ikasten ari zela, Tudo Bem Ser Differente izeneko bloga idazten zuen eta Mundo Asperger irratsaioko aurkezlea izan zen Belo Horizonteko Unibertsitate Zentroan, kazetari gisa graduatu zen erakundean. 2015ean lehen liburua argitaratu zuen, Outro Olhar – Reflexões de um Autista izenekoa[4].
2021ean, Pontifícia Universidade Católica de Minas Geraisko egunkariari egindako elkarrizketa batean esan zuen autismoaren diagnostikoa askatzailea zela berarentzat, bere bizitza beste ezer baino zailtzen zuen kondizioa ez zela autismoa, genero disforia baizik, eta 2020an egindako genero-trantsizio sozialaren ostean, zoriontsuago sentitzen hasi zela[5]. 2022ko ekainean, sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten[6].
Komunikazio-masterra egin zuen Minas Geraisko Unibertsitate Federalean. 2022an, A interseccionalidade entre autismo e transgeneridade: diálogos afetivos no Twitter tesia defendatu zuen[7][8][9].
Bere amarekin, Selma Sueli Silva kazetariarekin batera, 2015az geroztik Mundo Autista kanala mantentzen du YouTuben[10], eta hori beste komunikabide formatu batzuetara zabaldu da, hala nola testuak eta podcastak[11].
2023an, Gêmeas Trans: Uma Nova Vida dokumental sailean agertu zen[12]. Urte berean, literatura-doktoretza hasi zuen Pelotasko Unibertsitate Federalean[13].
2015az geroztik, Soka Gakkai International erakunde budistako kidea da[6].
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016: Belo Horizonteko Gobernuaren Grande Colar saria[14]
- 2019: Erasmus+ programaren Praktika Onen saria[15]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Outro Olhar: Reflexões de um Autista (2015)
- Danielle, Asperger (2016)
- Dez Anos Depois: Crônicas, Poemas, Artigos e Contos (Selma Sueli Silvarekin batera, 2018)
- Neurodivergentes: Autismo na Contemporaneidade (2019)
- Entre Fadas e Bruxos (2019)
- Ikeda: Um Século de Humanismo (2020)
- Expressão Criadora (Raquel Romanorekin batera, 2020)
- Autismo no Feminino: A voz da mulher autista (Selma Sueli Silvarekin batera, 2022)
- Diversos diálogos: Autismo(s), meios e mediações (Selma Sueli Silvarekin batera, 2023)
- Metamorfoses - Autismo e diversidade de gênero (2023)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Portugesez) Algave, Andressa; Vila Nova, Daniel. «Romance neurodivergente» Gama 2021-10-17 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ (Portugesez) Manreza, Roberta. «Mãe e filho compartilham experiências sobre a Síndrome de Asperger. Conheça a história do Victor e da Selma» Papo de Mãe 2016-12-06 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ (Portugesez) «Autismo e TDAH: roda de conversa discute inclusão de pessoas neurodivergentes na sociedade» Faculdade de Saúde Santa Casa BH 2023-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ (Portugesez) Duarte, Elemara. «Estudante revela seu fascinante mundo autista» Hoje em Dia 2015-11-19 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ (Portugesez) Rabelo, Sarah. «Sophia Mendonça: "Meu maior fantasma não foi o autismo, foi ser transgênero"» Pontifícia Universidade Católica de Minas Gerais 2021-04-29 (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
- ↑ a b (Portugesez) «Mundo Autista faz série sobre redesignação sexual» Canal Autismo 2022-09-07 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ (Portugesez) Cruz, Márcia Maria. «Pesquisadora da UFMG apresenta histórias de trans e autistas como ela» Estado de Minas 2022-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ (Portugesez) Morosini, Liseane. «A Transgeneridade Complexifica A Condicao De Ser Autista» Radis Magazine 2022-08-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ (Portugesez) Ries, Igor Lucas. (2023). “Somos Autistas”: uma cartografia afetiva de enunciados de neurodivergentes no instagram. Universidade Tuiuti do Paraná (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ (Portugesez) «Conheça mãe e filha que são a voz do autismo feminino no Brasil» Terra (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ (Portugesez) «‘É preciso que a gente aprenda a ser pai e mãe’, diz Selma Sueli Silva» Canal Autismo (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ (Portugesez) Paiva, Francisco Jr.. «Sophia Mendonça participa de série documental na HBO e Discovery» Canal Autismo 2023-06-10 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ (Portugesez) «Despacho» Canal Autismo (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ (Portugesez) «Saulo Carvalho Diretor-Geral: Comunicado» Diário Oficial do Município de Belo Horizonte: 23. 2016-12-08 (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
- ↑ (Portugesez) «Autista, de 22 anos, é aprovado no Mestrado em Comunicação Social da UFMG» Mundo Autista 2019-10-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Belohorizontetarrak
- Brasilgo idazleak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- Portugesezko idazleak
- Brasilgo kazetariak
- Emakume kazetariak
- Brasilgo youtuberrak
- Idazle autistak
- Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua duten pertsonak
- Brasilgo LGBT pertsonak
- Emakume transgenero eta transexualak
- Budistak