Sorginen laratza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sorginen laratza
Formatua Late night show
Aurkezlea(k) Xabier Euzkitze
Iraupena 60-75 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k)
TB Katea ETB1
Ordutegia
Emisioa 1999ko iraila –
2005eko ekaina
Denboraldia(k) 6
Atal kopurua 490
Audientzia

Sorginen laratza 1999ko irailean hasi eta 2005ko ekainera bitarte Euskal Telebistak ekoiztutako telebista saioa izan zen.

Ordura arte euskarazko katean, ETB1n, jorratu gabeko late night show tankeraren aldeko apustu honek, astean biko maiztasuna izan zuen bere lehen denboraldian. 2000-2001 eta 2001-2002 denboraldietan, aldiz, astelehenetik ostegunerakoa izan zuen. Handik aitzina astean behin izatera pasa zen. Guztira 490 saio emititu ziren.

Elkarrizketak, erreportajeak, umore esketxak, musika eta fikzioa tartekatzen zituen eta ordubete, ordubete eta hamabost minutu bitarteko iraupena izaten zuen. Lantalde honi hainbatetan egokitu zitzaion urtezahar gaueko saio berezien aurkezpena.

Itziar Azpeitia eta Jon Lamarkaren zuzendaritzapean Xabier Euzkitzek bertsolari eta telebista esatari ezagunak aurkezten zuen. Haren ondoan Klaudio Landa kazetari eta irrati-esatariak, Estitxu Fernandez bertsolari eta aurkezleak, Anjel Alkain, Irene Etxeberria, Asier Hormaza, Nagore Aranburu, Gorka Otxoa eta Aitziber Garmendia aktoreek, Mikel Elizegik, Martxelo Sotesek, Jon Artano kazetariak, Miriam Mirandak eta hainbat aurpegi berrik hartzen zuten parte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]