Sortzez Garbiaren baseliza (San Vicentejo)

Koordenatuak: 42°45′00″N 2°40′47″W / 42.75°N 2.679722°W / 42.75; -2.679722
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sortzez Garbiaren baseliza (San Vicentejo)
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaTrebiñu
Tokiko entitate txikiSan Vicentejo
Koordenatuak42°45′00″N 2°40′47″W / 42.75°N 2.679722°W / 42.75; -2.679722
Map
Ondarea
BICRI-51-0007148-00000

Sortzez Garbiaren baseliza, Trebiñuko San Vicentejo herrian dagoen baseliza erromanikoa da. 1963. urtean zaharberritua, muino batean dago, herrigunetik hurbil.

1994an Espainiako gobernuak Kultur Intereseko Ondarea izendatu zuen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortzez Garbiaren baseliza XII. mendearen bigarren zatian eraiki zuten, izan ere, hegoaldeko fatxadan 1162koa dela esaten duen idazkun bat dago. Inskripzio epigrafiakoak hauxe dio: IN NOMINE DOMINI NOSTRI JHESU CHRISTI AEDIFICATUM EST HOC TEMPLUM IN HONOREM SANCTI VICENTII ERA MILESIMA CC.[2]

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habearte bakarreko eraikina da, zirkuluerdiko abside, bost tarteko arkuteria itsua eta hiru zatiko arku goratuak dituena (goialdekoa trilobulatua, beste zorrotza eta azkena erdi puntukoa).[3]

Hiru zutabeko sortaz osaturiko kontrahormak ditu, erdialdekoa poligonala izanik. Kapitelak oso aberatsak dira. Erlaitzeko muturrak geometrikoak dira, apaindurarik gabekoak. Kanoi-ganga du. Erdialdeko leihoak arkiboltak dituzte, apaindura begetalez.

Habeartea abside baino gorago dago, hiru zutabetan kokaturiko parpain-arkuez finkaturiko gila itxurako ganga batekin.

Portada nagusia azken zatian dago, sei arkibolta zorrotz, kapitel, zutabe eta gaizki kontserbaturiko apaindura dituelarik. Bigarren portada hormatuta dago. Habeartearen hegalean zulo bat dago. Elizpea mozarabiar eta ekialdetar apaindurak ditu, harlanduzko lanazkoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]