Mozarabiar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
X. mendeko mozarabiar irudia, apokalipsi irudikatzen duena.

Mozarabiarrak (arabieraz مستعرب, musta’rib, "arabiartua", gaztelaniaz Mozárabe) Iberiar penintsulako lurralde musulmanetan bizi ziren kristauak ziren[1]. Erdi Aroan erabili zen batez ere kontzeptu hau. Hitzarmen batzuei esker, nolabaiteko autonomia mantentzea lortu zuten, emir eta kalifen begiradapean beren lege eta erlijio errituak mantendu zituztelarik[2]. Bisigodoen ondare zen erritu mozarabiar gaur egun oraindik ere erabiltzen da Kordobako kapera batean.

Batzuk kristautasunera bilakatutako musulmanak ezkondu zituzten arabiar eta berbere kristauak ziren. Hauek arabiera ama hizkuntza zutenez, jatorrizko mozarabiarrak ziren. Mozarabiar hauen artean omeiar aurkako buruzagia izan zen Umar ibn Hafsun zegoen. XI. mendean Toledo konkistatu ondoren, eta baita Alfontso Bataiatzaileak egindako konkistak eta gero, horietako asko, gehienak muladiak zirenak, fede-aldaketa jendetsua egin zuten. Batzuetan, hitza kristautasunera bilakatutako judu sefardiak izendatzeko ere erabiltzen dute. Kontuan izan behar da, XII. eta XVII. mendeen artean kristautasunera bilakatutako mudejar eta moriskoak ez bezalakoak ziren.

Orduko Iberiar Penintsulako hiri askok, tartean Toledo, Kordoba, Zaragoza edo Sevilla, mozarabiar auzoak zituzten[3].


Mozarabiar martiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

≪(...) Perfecto izeneko apaiz batek kristautasuna zabaltzen zuen eta uko egiten zion jendaurrean Mahomari. Horregatik, heriotza-zigorra jaso zuen. Perfecto apaizari zigorra ezartzera zihoazenean (850eko apirilaren 18an), hark iragarri zuen urtebete igaro aurretik hil egingo zela Nasar txanbelana. Profezia bete egin zen, eta mozarabiarrek pentsatu zuten Jaungoikoak onartu egin zuela Perfectoren portaera. Hori dela eta, Mahoma iraintzen hasi ziren jendaurrean, Gobernadore musulmanek berehala hil zituzten biraogile horiek. Hala, martiri bihurtu ziren Juan merkataria, Paulo diakonoa, Sancho gudaria eta beste hainbat.

Bi alderdiek oso jarrera argia izan zuten hasiera-hasieratik: mozarabiarren iritziz, Naserren heriotzak agerian utzi zuen Jainkoa Perfectoren portaerarekin bat zetorrela; eta agintari musulmanek [[Korananen aginduak bete zituzten, eta horregatik, bortizki hil zituzten jendaurrean eta eskandaluz Mahomaren eta haren erlijioaren aurka birao egin zuten guztiak.

Abd ar Rahman II.a emirrak (822-852) esku hartu behar izan zuen, Recafredo Sevillako metropoliko gotzain kristauarekin batera, kontzilio bat egiteko eta kordobar asaldaduen arazoa konpontzekok.≫

A- Urbieto, J. Regla, J.M. Jover, C. Seco, "Espainiako historiaren sorrera", 1972.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mozarabiar Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Mozarabiar, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=mozarabiar .
  2. Mikel Epaltza, Mozarabs: an emblematic Christian minority in Islamic al-Andalus, Jayyusi: The legacy of Muslim Spain (1994), 148-170. orr.
  3. Thomas E. Burman, Religious polemic and the intellectual history of the Mozarabs, c. 1050-1200, Leiden 1994.


Historia
Espainia
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.