Sosistrato I.a Sirakusakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Sosistrato I.a Sirakusakoa (Sostratus, Sustratos, Σωσίστρατος) haren bilobaz bereizteko (Sosistrato Agrigentokoa edo Sosistrato II.a Sirakusakoa). Honek Sirakusako buruzagia izan zen, Heraklidesekin boterea partekatzen zuena, Agatokles Sirakusakoa agintera igo baino zenbait urte lehenago.

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diodoro Sikuloren[1] ustez, traidore, odolzalea eta kriminala zen. Ez dago jakiterik nola eskuratu zuen boretea, atal hori galdu delako. Heraklidesekin batera zuzendu zuen Sirakusak bidalitako espedizioa Crotona laguntzeko brutziarren kontra, eta gero beste bigarren batean, Reggio setiatzeko.

Magna Graecia

Boterean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sosistratok agintaritza gorena izan eta gero, Sirakusako tiranoa bilakatu zen. Dirudienez, hiriko alderdi oligarkoaren garaipenaren ondoren. Laster, alderdi demokratikoak Sosistrato eta 600 jarraitzale hiritik egotzi zituen, baina azken hauek kartagotarren laguntza bilatzean gerra zibila piztu zen. Azkenean, erbesteratuak Sirakusara itzuli ziren. Litekeena da Sosistrato itunetik baztertua izatea. Egia da geroko gobernu oligarkikoan haren izena agertzen dela, baina ez da berriz aipatzen Agatoklesek, K.a. 317an, boterea eskuratu zuenean. Badakigu K.a. 314an Agrigenton zegoela beste erbesteratutako sirakusarrekin[1]. Handik Agatoklesen kontrako erasoak antolatzen zituen. Akrotato espartarraren etsaia izan zenez, honek agindu zuen Sosistrato erailtzea.

Aurrekoa Sirakusako oligarkiaren burua Ondorengoa
Timoleon
K.a. 337-317
Agatokles

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Diodoro Sikulo: Biblioteka Historikoa, XIX. liburukia

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sirakusako tiranoak