Spritz (koktela)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Spritz (koktela)
cocktail gasduna eta spritzer (en) Itzuli
MaterialakProsecco (en) Itzuli 6a Zentilitro
izotza (on the rocksa)
ur gasduna 1a splash (en) Itzuli
orange slice (en) Itzuli (lagungarria) 0.5a karbono
amaro (en) Itzuli 4a Zentilitro
kikara  Old Fashioned glass (en) Itzuli

Spritz edo Aperol spritz aperitiboaren erregina da Italian. Koktel freskagarri eta adiktibo horrek gero eta kontsumo handiagoa du munduko gainerako lekuetan. Venezia eta Trieste hirietan kontsumitzen hasi zen, koktel hau berehala bihurtu zen Italiako edari alkoholdun ezagunenetako bat. Bere formula duela mende bat baino gehiago abiatu zen prosecco -xanpainaren antzeko ardo aparduna- eta ura gasarekin nahastuz. Horren prestaketa aldatuz joan zen hainbat likore gehituz, behin betiko likorea sortu zen arte: aperola.

Aperola Campariren antzeko edari alkoholduna da, baina azukre gehiago du eta alkohol gutxiago. Zapore mingots eta laranja kolorekoa, ukitu zitrikoekin, koktel ugari presta daitezke likore honekin, baina bat bera ere ez Aperol spritz bezain ospetsua eta ezaguna. Kontsumoa areagotu egiten da udaberriko eta udako denboraldian.[1]

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira orokorrenak:

  • Aperol
  • Ur aparduna
  • Prosecco ardo edo, bestela, xanpaina
  • Laranja
  • Azukrea (nahi izanez gero)
  • Izotza

Zerbizatzeko ardo-kopa izaten da.

Errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edariak nahasten hasi aurretik, izotz asko bota behar zaio edalontziari, gutxienez bere edukieraren erdira arte, eta, ondoren, hiru prosecco neurri, bi aperol neurri eta gasa edo soda duen ur neurri bat gehitu behar zaizkio. Nahikoa da koilaratxo batekin mugitzea eta laranja xerra batekin zerbitzatzea.

Edariarekin komeni da olibak, patata frijituak edo fruitu lehorrak zerbitzatzea, kakahueteak kasu. Italiar kulturan erabateko murgiltzea nahi baduzu, bere focaccia ospetsua aukeratu daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]