Srebrenica

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Srebrenica

Srebrenica
bandera

armarria

Izen ofiziala Сребреница
Estatua Bosnia-HerzegovinaBosnia-Herzegovina
Errepublika Srpska
Koordenatuak

44°06′N 19°18′E / 44.100°N 19.300°E / 44.100; 19.300Koordenatuak: 44°06′N 19°18′E / 44.100°N 19.300°E / 44.100; 19.300

Srebrenica non dagoen adierazten duen Bosnia-Herzegovinako mapa
Srebrenica
Eremua 70 km²
Biztanleria 36.666 bizt. (1991)
Dentsitatea 523,8 bizt./km²
http://www.opstina-srebrenica.org/

Srebrenica (alfabeto zirilikoan, serbieraz: Сребреница), Bosnia-Herzegovinako ekialdeko hiria, Srpska Errepublikan, Vlasenica eskualdean. Hiri txikia da, menditsua, eta Bosniako gerratera arte diru-sarrera nagusiak gatz-meatzeetatik eta bainuetxe famatu batetik zetozen.

Gerra aurretik (1992-1995), 1991. urteko erroldan 37.213 biztanle zeuden: 27.118 bosniar (%72,9), 9.381 serbiar (%25,2), 372 jugoslaviar (%1), 40 kroaziar.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren izena eslaviar jatorriko srebro-tik dator ("zilarra"). Erromatarrek ezagutzen zituzten Srebrenican, "Zilarraren Hirian", zeuden zilar-hobiak, eta erromatarren sasoian hiriaren izena "Argentaria" izan zen, zilarraren latinezko izena erabiliz.

Hiriaren ekialdean Crni Guber iturria dago, sendatzeko ura isurtzen duena, eta Josip Broz Titok sustatutako bainuetxe bat oso ezaguna zegoen bertan, gerratean suntsitu zuten arte. 1992 aurretik hirian galdategi bat zegoen; baita litio-, zink- eta urre-meatzeak ere inguruetan.

Bosniako Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosniako Gerran (1992-1995), bosniarren gune izan zen; serbobosniarrek inguratuta zeukaten, eta Nazio Batuen Erakundeak (NBEk) leku segurutzat zeukan, nederlandarren armadako Dutchbat unitateak zainduta.

1995eko uztailean, nolanahi ere, Srpska Errepublikako Armadak (serbiarrak, boluntario paramilitar grekoek lagunduta) hiria hartu zuen, eta 20.000 lagunetik gora erbesteratu zituzten; hiriaren inguruetan, 8.000 gizonezko bosniar inguru hil zituzten, Srebrenicako Sarraskian. 2003. urtean Bill Clintonek inauguratu zuen han hildakoentzat egindako hilerria.

Hiria suntsitu ostean, nekazaritza da diru-sarrera iturri nagusia, eta eskualdea garatzeko laguntzak jasotzen ditu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Srebrenica Aldatu lotura Wikidatan