St. James's Park

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
St. James's Park
Londonstjamespark2.jpg
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 51° 30′ 06″ N, 0° 07′ 55″ W / 51.501666666667°N,0.13194444444444°W / 51.501666666667; -0.13194444444444Koordenatuak: 51° 30′ 06″ N, 0° 07′ 55″ W / 51.501666666667°N,0.13194444444444°W / 51.501666666667; -0.13194444444444
Historia eta erabilera
Irekiera 1603
Arkitektura
Webgune ofiziala

St. James's Park (euskaraz Donejakue Parkea) Ingalaterrako Londres hiriburuko parke bat da. Central London eremuko Westminster Hiria barrutian dago. Londresko Errege Parkeetako zaharrena da. 1603an irekia izan zen eta 23 hektareako azalera du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1532an padura eremu bat erosi zuen Henrike VIII.ak. 1603an Jakue I.a errege koroatu zenean lurraldea drainatu eta parke bat eratzeko agindua eman zuen honek. Animalia exotikoak ekarri zituzten, gameluak, krokodiloak eta elefanteak esate baterako.

XVII mendean Karlos II.a Frantzian exiliatua egon zen eta hango lorategiekin liluratu zen. 1660 urtean koroatu zutenean parkea birdiseinatu zuen. 775 metrotako luzera eta 38 metrotako zabalera zuen ubidea eraiki zen. Parkeak publikoari ateak ireki zizkion eta XVII eta XVIII mendeetan behiak ikus zitezkeen bertan eta esnea erosteko aukera ere bazegoen.

1826an John Nash arkitektoari diseinu berria egin zezan agindua eman zitzaion. Aldaketa nabariena ubideari aintzira itxura naturalagoa ematea izan zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Metro geltokia: Circle line roundel (no text).svg District roundel1.PNG St. James's Park

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: St. James's Park Aldatu lotura Wikidatan