Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karlos II.a Ingalaterrakoa
Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa

Karlos II.a, Peter Lelyren erretratua


Coat of Arms of England (1603-1649).svg
Ingalaterra, Frantzia eta Irlandako errege, Eskoziarren erregea eta Fedearen defendatzailea
1660ko maiatzak 29[1] – 1685eko otsailak 6
Aurrekoa Karlos I.a
Ondorengoa Jakue II.a eta VII.a

Eskoziarren erregea eta Fedearen defendatzailea
1649ko urtarrilak 30[2] – 1651eko irailak 3
Aurrekoa Karlos I.a
Ondorengoa Gobernu militarra

Jaiotza 1630eko maiatzak 29
St. James jauregia, Londres
Heriotza 1685eko otsailak 6 (54 urte)
Whitehall jauregia, Londres
Ezkontidea(k) Katalina Braganzakoa
Senideak Karlos I.a (aita)
Henriketa Maria Borboikoa (ama)
Erlijioa Ingalaterrako Eliza
Sinadura Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa-ren sinadura

Karlos II.a[3] (ingelesez: Charles II; St. James jauregia, Londres, 1630eko maiatzaren 29aWhitehall jauregia, Londres, 1685eko otsailaren 6a) Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea izan zen 1660-1685 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos I.a erregearen semea zen. Oliver Cromwellek aginduta, Parlamentuak aitari heriotza zigorra ezarri zionean, Frantzian babestu zen, eta Eskozian errege izendatu zuten. 1651ean, Cromwellek Worcesterko guduan menderaturik, erbesteratu egin behar izan zen berriro. Erresuma de facto errepublika bihurtu zen eta Karlosek bederatzi urte eman zituen erbestean.

1660an, George Monkek berriro erregetzara itzuli zuen. Errege eskuzabala izan zen eta, aita ez bezala, oso trebea Parlamentuarekiko harremanetan. Haren erreinaldiaren hasieran izurritea eta Londresko Sute Handia gertatu ziren. Hala ere, maila gorenetara jaso zituen Ingalaterrako kultura eta artea.

Westminster abadian ehortzirik dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Monarkia 1649an ezeztatua izan ostean, 1660ko maiatzaren 2an Ingalaterrako Parlamentuak aho batez ezagutu zuen Karlos II.a erregetzat; Parlamentuaren eta erregearen arteko lehenbiziko bilera maiatzaren 29an egin zen, eta data horrek seinalatu ohi du monarkiaren berrezarkuntza. Beti ere, erregezaleek 1649ko urtarrilaren 30etik zeukatzen erregetzat, alegia, Karlos I.a hilarazia izan zenetik.
  2. Aitaren heriotzetik Worcesterko desegigoa arte.
  3. Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak, hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Karlos I.a Ingalaterrakoa
Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea
1660ko maiatzaren 29a1685eko otsailaren 6a
Ondorengoa
Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa