Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jakue VI.a eta I.a
Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa

Daniel Mytensek egindako erretratua, 1621


1567 – 1625
Aurrekoa Maria I.a
Ondorengoa Karlos I.a

1603 – 1625
Aurrekoa Elisabet I.a
Ondorengoa Karlos I.a

Jaiotza 1566ko ekainaren 19a
Edinburgheko gaztelua, Eskozia
Heriotza 1625eko martxoaren 27a (58 urte)
Theobalds House, Ingalaterra
Ezkontidea(k) Ana Danimarkakoa
Seme-alabak Henrike Frederiko Galesko printzea
Elisabet Bohemiakoa
Karlos I.a

Jakue VI.a eta I.a (1566ko ekainaren 19a1625eko martxoaren 27a), Jakue VI.a izenaz Eskoziako erregea (1567-1625) eta Jakue I.a izenaz Ingalaterra eta Irlandako erregea izan zen.

Katoliko bataiatu zuten Stirlingo gazteluan, ekitaldira gonbidatutako noblezia ingeleseko kideen aurrean. Hurrengo hiru egunetan, Maria Estuardo eskoziar erreginak ospakizun handi garesti bat antolatu zuen, mahai biribil zabal baten inguruan, adierazpen politiko peto-petoa, Arturo erregearen irudia gogora ekarriz.[1]

Jakuek hamahiru urte zituela, Maria I.a Eskoziakoa bere ama ordezkatu eta Eskoziako errege bilakatu zen. Lau erregeorde izan zituen 1578ra arte[2]. 1603an, Ingalaterrako azken tudortar erregina hil zenean, koroa biak batu zituen eta lehendabizikoz Erresuma Batuko errege titulua aldarrikatu zuen bere buruarentzat. Frantziako koroa ere aldarrikatu zuen.

Bere agintaldian elisabetar literaturaren Urrezko Erak jarraitu zuen, William Shakespeare, John Donne, Ben Jonson edo Sir Francis Bacon bezalako idazleei esker. Erregeak berak poesia idatzi zuen[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Oliver, Neil (2009), A History of Scotland, Weidenfeld&Nicolson (W&N), 229. orrialdea, ISBN 978-0-7538-2663-8 .
  2. Stewart, Alan (2003). The Cradle King: A Life of James VI & I. Londres: Chatto and Windus. ISBN 0-7011-6984-2 47. orr.
  3. Willson, David Harris (1956). King James VI & I. Londres: Jonathan Cape Ltd. ISBN 0-224-60572-0.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa



Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.