Stanislav Kozlovski
Stanislav Aleksandrovitx Kozlovski[1] (errusieraz: Станислав Александрович Козловский; Mosku, 1976ko abenduaren 8a) errusiar psikologo, irakasle eta wikilaria da[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moskun jaio zen 1976ko abenduaren 8an. 1995ean Moskuko Estatu Unibertsitateko Psikologia Fakultatean sartu zen. 2000n graduatu ondoren, irakasten eta ikerketa egiten hasi zen. Memoriaren eta pertzepzioaren neurozientzia kognitiboetan aditua da. 2003an Lan memorian ikusizko irudiak gordetzeko mekanismo psikofisiologikoak izeneko tesia defendatu zuen[2].
2002an Helsinkiko Unibertsitatean egin zituen praktikak, 2007an Paduako Unibertsitatean, Bihotz Sakratuaren Unibertsitate Katolikoan eta Italiako Institutu Auxologikoan, eta 2010ean Dresdeko Unibertsitate Teknikoan[2].
2003az geroztik, errusierazko Wikipediako kide aktiboa da, edizioko lehen egileetako eta administratzaileetako bat[2]. Horrez gain, 2009ko abuztuaren 29az geroztik. Wikimedia RU Fundazioko zuzendari exekutiboa izan zen[2][3].
2023an, Moskuko Estatu Unibertsitateko Psikologia Fakultatetik alde egin behar izan zuen, Errusiako Justizia Ministerioak «atzerriko agente» gisa aitortzeko mehatxuarengatik. Hori dela eta, Wikimedia RU Fundazioaren batzar orokorrak proiektua amaitzea erabaki zuen kide guztien segurtasunerako[4][5]. 2024ko otsailaren 2an, Stanislav Kozlovski «atzerriko agenteen» zerrendan sartu zuten[6][7].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2024-03-29).
- ↑ a b c d e (Errusieraz) «Козловский Станислав Александрович» Официальный сайт Факультета психологии МГУ имени М. В. Ломоносова jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-12-09) (kontsulta data: 2024-03-29).
- ↑ (Errusieraz) «Встреча с представителями интернет-сообщества» Президент России 2011-04-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-12-07) (kontsulta data: 2024-03-29).
- ↑ (Errusieraz) «Закрывается «Викимедиа РУ» — проект, который занимается поддержкой русскоязычной «Википедии». Его директора собираются объявить «иноагентом»» Meduza 2023-12-19 (kontsulta data: 2024-03-29).
- ↑ (Errusieraz) Кухмарь, Кирилл. «Проект поддержки русскоязычной «Википедии» объявил о закрытии» RTVI 2023-12-19 (kontsulta data: 2024-03-29).
- ↑ (Errusieraz) Доброва, Валерия; Новиков, Дмитрий. «Директор «Викимедии» намерен оспорить статус иноагента» News.ru 2024-02-02 (kontsulta data: 2024-03-29).
- ↑ (Errusieraz) «Минюст РФ объявил «иноагентами» правозащитника Олега Орлова и главу «Викимедии РУ» Станислава Козловского» Meduza 2024-02-02 (kontsulta data: 2024-03-29).