Estatilio Tauroren anfiteatroa

Koordenatuak: 41°54′00″N 12°28′11″E / 41.900105°N 12.469811°E / 41.900105; 12.469811
Wikipedia, Entziklopedia askea
Statilius Taurusen anfiteatroa» orritik birbideratua)
Estatilio Tauroren anfiteatroa
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Koordenatuak41°54′00″N 12°28′11″E / 41.900105°N 12.469811°E / 41.900105; 12.469811
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. 29

Estatilio Tauroren anfiteatroa (latinez: Amphitheatrum Statilii Tauri) Antzinako Erromako anfiteatro bat izan zen.

K.a. 29. urtean inauguratu zuten. Hura baino lehenagoko estadioak behin-behineko egiturak izaten ziren, eta ikuskizuna bukatu ostean desmuntatzen zituzten. Anfiteatroa Tito Estatilio Taurok ordaindu zuen. Estatilio Tauro jenerala eta politikaria zen, Augusto enperadorearen garaian bizi izan zen, eta aberastasun asko bildu zuen. Anfiteatroa ordaintzeaz gain, inaugurazioko lehen gladiatore jokoak ere ordaindu zituen.[1]

Anfiteatroa Erromako Marteren Zelaian eraiki zuten, tenplu eta antzoki berri asko eraiki ziren garaian.

Ez zen anfiteatro handi bat izan, eta garai hartako nahiak asebetetzen ez zituenez, K. o. 57. urtean Neronek zurezko Neronis anfiteatroa eraikitzea erabaki zuen.

64. urtean, Erromako Sute Handian, anfiteatro biak erraustu ziren.[2]

72. urtean, Vespasianok Amphitheatrum Flavium  harrizko anfiteatro askoz handiago bat eraiki zuen, gaur egun Koliseoa deritzona.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Katherine E. Welch (10 September 2007).
  2. Stephen L. Dyson (1 August 2010).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]