Edukira joan

Marteren Zelaia (Erroma)

Marteren Zelaia
Campus Martius
terrain (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Jatorrizko izenaCampus Martius
Geografia
Koordenatuak41°53′52″N 12°28′38″E / 41.8978°N 12.4772°E / 41.8978; 12.4772
Mapa
Demografia

Marteren Zelaia (italieraz: Campo Marzio eta latinez: Campus Martius[1]), egun, Erroma hiriko alde historikoa (il municipio) osatzen duten hogeita bi rionietan laugarrena da. Bertan Piazza del Popolo eta Piazza di Spagna enparantzak daude.

Antzinako Erroma hiriaren garian, harresietatik kanpo zegoen lautada bat zen eta ariketa militarretarako, erlijio-zeremonietarako eta Errepublika eta Erromatar Inperioko jarduera publikoetarako erabili zen.[2]

Antzinako Erroman, Marteren Zelaia izenaz, Erromako seigarren erregea izan zen Servio Tuliok eraikitako Serviar Harresien iparraldeko zatian hedatzen zen eremu bati zeritzon. Hegoaldean, Kapitolio muinoarekin eta, ekialdean, Pinzio mendiarekin muga egiten du. Gainontzekoa, Tiber ibaiak inguratzen zuen, gune horretan kurba handi bat egiten zuena. Antzina-antzina, han, Marte jainkoari eskainitako aldare bat zegoelako horrela deritzo; haren egiletza Romuloren ondoren Erromako bigarren erregea Numa Ponpiliori ematen zaio. K.a. 388an, Tito Kinzio tribunoak, Kamilo kontsularen laguntzaileak, tenplu berri bat eskaini zion jainko horri, galiarren inbasio izugarriaren garaian eginiko boto bat betetzeko.

Antzinako Erroma

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erromako IV. barrutiaren enblema, Marteren Zelaia deitzen dena.

Erromako Errepublikaren garaian, Marteren Zelaiak, aisialdi eta erabilera militarreko gunea izan zen. Han kanpatzen zuten armadek, zain egoten zirenak, hainen jeneralak beren garaipena (triumphus) zeremonia ospatu bitartean. Ordura arta, zain egon behar zuten, Serviar harresia zeharkatu gabe. Batzuetan, egun batzuk egoten ziren zain ospakizunak prestatzen ziren bitartean, eta, kasuren batzuetan, itxarote epea asko luzatu izan zen.

Zelai hau, ariketa militarrak, instrukziokoak eta mota orotako ariketa fisikoak egiteko erabiltzen zen. Mutiko gazteak, ia egunero joaten ziren bertara euren gimnasia egiteko. Gurdi lasterketak ere egiten ziren bertan, modu informalean, entrenatzeko. Han zeuden ziren zirkuko lehiaketetan parte hartzen zuten zaldien ukuiluak. Landare azokak eta parke publikoak zeuden ere, jendearen entretenimendurako. Gainera, toki hartan egiten ziren Comitia Centuriata deitutako biltzarrak (Zenturien biltzarrak). Batzar horretan herritarrek klaseetan (baliabide ekonomikoen arabera definitutako klaseak) banatuta parte hartzen zuten. Biltzar guneari, saepta izena eman zioten.

Tiber ibaiaren bihurgunearen erdian, Trigarium putzua zegoen, igeri egiteko toki publiko bat. Handik hegoaldera, Tarentum izeneko ezaugarri osasungarriak dituzten ur mineral termalen iturburuak zeuden. Kale handi batek zeharkatzen zuen Marteren Zelaia Mulviano edo Mulvio zubirantz, lehen zati batean, Via Lata deitua (egun, Corso Humberto), eta, ondoren, Via Flaminia; hari buruz perpendikular, Via Recta deritzona zegoen.

Plinio Zaharrak bere Naturalis Historiæ lanean (XXXIV. liburua, XIV. atala), Augusto enperadoreak Marteren Zelaian eraikiarazi zuen obelisko formako eguzki erlojuaren istorioa kontatzen du, Augustoren Eguzki Erlojua deritzonarena.

K.a. V. mendean, izurri izurrite baten ondorioz, Marteren Zelaian Apolo jainkoaren omenezko tenplu bat eraiki zen, orduko erromatarrentzat, jainko hori osasunaren babeslea baitzen. Geroago, erromatarrek, Asklepio, osasunaren greziar jainkoa bereganatuko zuten eta Eskulapio izena emango zioten. Apolo ere jainko atzerritarra zenez, tenplua hiriko harresietatik kanpo eraiki behar izan zuten, legeek horrela agintzen baitzuten. Apolo Mediku Purifikatzailearen Tenplua deitua izan zen. Tenplu horretan, Greziatik ekarritako artelan ugari zaintzen ziren. Egun, 4 metroko altuerako basamentua baino ez dago, Santa Maria in Campitelli elizaren azpian. Augustok beste tenplu handiago bat eraikitzea agindu zuen, haitzurdinezkoa, K.a. 28an.

Garai hartako eraikinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denborarekin, aisialdi gune bezala balio zuen toki ireki hau, eraikinez betetzen joan zen Erroma hortik zabaltzen hasi zenean. Inperioaren garaian, Forotik Zelaira zihoan lehen zatian, saepten aurrean, denda dotoreak eraiki ziren. Oso denda erakargarriak ziren jende aberatsarentzat, bertan denetarik eros zezaketen eta, izan litxarreriak edo izan luxuzko esklaboak. Berriki eginiko indusketetan, Augustoren eguzki erlojua aurkitu da.

Beste eraikin garrantzitsu batzuk agertzen hasi ziren gune ireki hartan, hauek, K.a. I. mendeko geografoa izan zen Estrabon greziarrak gogo handiz deskribatu zituelarik, baita Ponpeiok, Julio Zesarrek eta Augustok eginiko aldaketak ere.

Gaur egun, monumentu noble guzti haiek, lurperatuak edo egungo eraikinen artean nahastuak daude, eta Marteren Zelaia, Erromako beste gune bat da.

Nolliren 1756ko planoa. Goian Piazza del Popolo enparantza ikusten da eta handik hiru etorbide ateratzen dira. Ezkerretara Tiber ibaia dago eta eskuinean Villa Borghese parkea.

Santa Maria del Popolo basilikaren inguruan, XVI. mendean, Sixto V.a Aita Santuak eremua berrantolatzea erabaki zuen. Egun, Piazza del Popolo den lekuan plaza bat ezarri eta handik. hiru kale nagusi: Via del Corso erdialdean, Via del Babuino ezkerrean eta Via di Ripetta eskuinaldean. Santa Maria dei Miracoli (1681) eta Santa Maria in Montesanto (1679) eliza bikiak eraiki ziren bertan eta 1811 eta 1822 artean Giusseppe Valadier arkitektoak gaurko itxura eman zion.

Piazza del Popolotik hegoaldera Piazza di Spagna eraiki zen Trinità dei Monti elizaren azpian. Mendebaldean Augustoren Mausoleoa errespetatu egin zen baina etxeek inguratu zuten, irteera bakarra Tiber ibaia izanik.

Egun, monumentuez gain, luxuzko dendak dituen auzoa da, batez ere arropa eta osagarrien produktuenak.

Ber muagak dira: piazzale Flaminio, via Luisa di Savoia, lungotevere Arnaldo da Brescia, lungotevere in Augusta, piazza del Porto di Ripetta, lungotevere Marzio, via del Cancello, via dei Portoghesi, via della Stelletta, piazza Campo Marzio, via degli Uffici del Vicario, via di Campo Marzio, piazza San Lorenzo in Lucina, via Frattina, piazza Mignanelli, via dei Due Macelli, via Capo le Case, via Francesco Crispi, via di Porta Pinciana, viale del Muro Torto.

Distritoaren armarria zelai urdina eta gainean ilargi erdia da.[3]

Marteren zelaia munduan zehar

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen bereko gune bat dago Parisen, baita Peruko hiriburua den Liman ere.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «ERROMA (ERREPUBLIKA)» Unibertsitateko Indar Batasuna: Apunteak (Unibertsitateko Indar Batasuna).
  2. ↑ (Gaztelaniaz) «El Campo de Marte, monumentos emblemáticos de la Antigua Roma — VIATOR IMPERI» viatorimperi.es 2025-01-04 (kontsulta data: 2026-03-22).
  3. ↑ (Gaztelaniaz) «Rione IV - Campo Marzio» Turismo Roma 2021-02-03 (kontsulta data: 2026-03-22).