Stella Nyanzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stella Nyanzi

Bizitza
JaiotzaMasaka District (en) Itzuli1974ko ekainaren 16a (49 urte)
Herrialdea Uganda
BizilekuaKampala
Hezkuntza
HeziketaMakerere University (en) Itzuli
Londresko Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Eskola
(2003ko irailaren 15a - 2009ko apirilaren 20a) Doktoretza
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea eta ikertzailea

Facebook: stella.nyanzi Edit the value on Wikidata

Stella Nyanzi (Masaka, 1974ko ekainaren 16a) ugandar mediku-antropologoa eta ekintzaile feminista da.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stella Nyanzi Masakan jaio zen 1974n. Masa-komunikazioa eta Literatura ikasi zuen Kampalako Makerere Unibertsitatean, eta Mediku-antropologia Londresko University College-n. 2009an, Antropologiako doktoretza erdietsi zuen London School of Hygiene and Tropical Medicine-n. 2014-2016 bitartean, ikerlaria izan zen Makerere Unibertsitatean.[1]

Emakumeen eta LGBT pertsonen eskubideen aldeko ekintzaile nabarmena da. 2017an, #Pad4GirlsUg kanpaina abiarazi zuen, Ugandako milioi bat neskari konpresa higienikoak eta tanpoiak banatzeko; izan ere, herrialdeko nesken % 30k eskolara joateari uzten diote hilekoarekin daudenean.[2] Muturreko zakartasuna-ren aldekoa da, alegia, irain publikoa arma politiko gisa erabiltzearen defendatzailea. Hori dela-eta, behin baino gehiagotan atxilotua izan da Yoweri Museveni iraintzeaz akusatua. 2019ko abuztuan, 16 hilabeteko espetxe zigorra eman zioten presidenteari jazarpen zibernetikoa egiteagatik.[3] 2020ko otsailaren 20an utzi zuten aske.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Stella Nyanzi. sahistory.org.za (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 10).
  2. Kagumire, Rosebell. Movimientos feministas en África. Mundo Negro, 2019ko maiatzak 31, mundonegro.es (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 10).
  3. Stella Nyanzi: Challenging power through “radical rudeness”. ifex.org (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 10).
  4. Ugandans celebrate acquittal of popular activist Stella Nyanzi. Africanews, 2020ko otsailak 21, africanews.com (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]