Steve proiektua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Project Steve Stephen/Steven (eta bere bariazioak diren Stephanie, Stefan, Esteban...) deitu eta eboluzioaren teoria babesten duten zientzialarien zerrenda bat da. Hasiera batean Ameriketako Estatu Batuetako Zientzia Hezkuntzarako Zentro Nazionalak sortu zuen, kreazionistek sortutako "eboluzioa dudatan jartzen zuten" zientzialarien zerrendari umorez erantzuteko asmoz. Kreazionistek sortutako Erantzunak Hasieran izeneko zerrendan[1], non hainbat zientzialarik dioten Bibliako Hasieran daudela eman beharreko erantzunak, edo Discovery Instituteren Darwinismoarekiko Desadostasun Zientifiko bat zerrendari truja egiten dio. Zerrendaren helburu nagusia "eztabaida zientifikoak ezin direla zerrenda handiena nork duenaren arabera ebatzi" demostratzea da, eta Stephen Jay Gouldi eginiko omenaldia da[2].

Hala ere proiektu honetan benetako zientzialarien zerrenda bat dago. Zerrendan bakarrik "Steve" deitzen diren zientzialariak egon daitezke, Ameriketako Estatu Batuetako biztanleriaren %1a gehienez[oh 1], baina hala ere kreazionisten zerrenda baino luzeagoa da eta zientzialari famatu gehiago ditu. Steve proiektuak zerrendatzen dituen biologoak (zerrendaren %51) kreazionismoaren zerrenda baino luzeagoa da.[3]

"Stevenen zerrenda" webguneak sinatzaile guztien zerrenda biltzen du. 2017ko urtarrilan 1.408 sinatzaile zituen.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ameriketako Estatu Batuetako zentsuaren arabera gizonen %1,6 eta emakumeen %0,4 dira sinatzaile izateko aukera dutenak. Beraz AEBko biztanleriaren %1 bakarrik izan daiteke Steve edo Steve gisako izena duten zerrenda baten sinatzaileak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Bios . Noiz kontsultatua: 2017-02-04 .
  2.   Project Steve | NCSE . Noiz kontsultatua: 2017-02-04 .
  3.   Project Steve Frequently Asked Questions | NCSE . Noiz kontsultatua: 2017-02-04 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]