Stictoleptura rubra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stictoleptura rubra
Stictoleptura rubra, arra
Irudi gehiago
Stictoleptura rubra, emea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
LeinuaLepturini
GeneroaStictoleptura
Espeziea Stictoleptura rubra
Linnaeus, 1758

Stictoleptura rubra Cerambycidae familiako kakalardo saproxilikoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputzak 10-19 mm arteko luzera du. Dimorfismo sexual nabarmena dago. Arrak burua, antenak, pronotoa eta eskuteloa beltzak ditu, eta elitroak marroiak edo okreak. Emearen burua, antenak, eta eskuteloa beltzak dira, eta pronotoa eta elitroak marroi-laranja edo gorri-laranja kolorekoak.[2] Askotan emearen elitroak handiagoak eta zabalagoak izaten dira arrarenak baino.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larbak koniferoen basoetako (Picea eta Pinus batez ere; batzuetan Abies edo Larix) zuhaitz hiletan eta motzondoetan bizi dira. Helduak maiatza/ekaina eta iraila bitartean ikusten dira, loredun landareetan. Bizi zikloak 2-3 urte irauten du.[2][3]

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larbak usteldura hezeetan garatzen dira. Onddoen jarduerak egur hila eraldatzen du eta, era horretan, baliabide egoki bilakatzen da kakalardo xilofagoentzat.[4] Helduek polen edota nektarra jaten dute.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan, Iberiar penintsulatik Errusiaraino, iparraldeko Afrikan eta Asia Txikian banaturik dago.[5] Arrunta da Euskal Herrian.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Stictoleptura rubra (Linnaeus, 1758). eu-nomen.eu (Noiz kontsultatua: 2019-11-7).
  2. a b Steiner, Axel. Stictoleptura rubra (Linnaeus, 1758). natur-in-nrw.de (Noiz kontsultatua: 2019-11-8).
  3. Stictoleptura rubra (Linnaeus, 1758). bioinfo.org.uk (Noiz kontsultatua: 2019-11-8).
  4. Filipiak, Michał; Sobczyk, Łukasz; Weiner, January. Fungal Transformation of Tree Stumps into a Suitable Resource for Xylophagous Beetles via Changes in Elemental Ratios. Insects 7(2), 2016ko apirila, researchgate.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-8).
  5. Stictoleptura rubra. cerambycoidea.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-8).
  6. Alonso Román, I.; Bahillo de la Puebla, P.. Catálogo de los coleópteros de la Comunidad Autónoma del País Vasco (Insecta: Coleoptera). Heteropterus Revista de Entomología, 19 (1) : 1-266, heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]