Edukira joan

Kaleko arte

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Street art» orritik birbideratua)

X10 kaleko artista euskaldunak txantiloiaren teknikarekin marraztutako irudiak, Ekain eta Santimamiñeko zaldi eta bisonteak 21. mendera ekarriz.

Kaleko artea edo street art fenomenoa, arte bisualen artean 20. mendearen azken laurdenean eta bereziki 21. mendearen hasieran garatutako joera artistikoa da. Arte-aretoetatik eta ohiko kontestuetatik aparte garatzen da normalean, kalean edo kontestu urbanoetan gehienbat. Gerrilla arte kontzeptuarekin oso lotuta dago[1][2], baita grafitiarekin edo bideo proiekzioekin.

Grafitiak Berlingo harresian.

Graffiti kontsideratzen dute askok kaleko artearen lehen adierazpideetako bat, baina haren ondoren etorri denari "post-graffiti" eta "neo-graffiti" ere esan izan zaio, eta kontestu zabalago horri deitzen zaion kaleko arte edo street art[3]. Estuki lotutako kontzeptuak dira halaber urban art edo hiri-artea eta guerrilla art edo gerrilla artea.

X10 kaleko artista euskaldunaren aburuz[4], "hasiera batetan graffiti tradizionala zegoen. Sprayez horma bat, tren bat edo dana delakoa landutako sinadura batez betetzea, mural figuratiboak eta tag-ak (errotuladorez bapatean botatako sinadurak) ere inguru horretan daude". Neurri handi batean, arte hori ere kale eta ingurune urbanoan garatzen zen, baina bereziki lotua zegoen auzo marjinalekin. Era berean, lehia kontzeptua ere bazen artisten artean eta sinadurek garrantzia berezia zeukaten (batez ere tag formatuan)[3]. Graffiti mugimenduaren ildo nagusi horretatik, beste joera batzuk joan ziren sortzen: kartelak, sticker edo pegatinak, stencil edo txantiloiak, reverse graffiti-a, yarn bombing edo artilezko artea, eraikinetan proiekzioak... "Guzti hori batzeko graffiti hitza motz gelditu zen eta guzti hori batzeko gaur egun street art edo kaleko artea izena erabitzen da", dio X10ek[4].

Estilistikaz aparte, beste kontzeptu batzuk ere badakartza kaleko arteak berekin: "Kolaborazioa, paisaian txertatzea, prozedura ugari erabiltzea, publiko osorako mezuak (baita mezu politikoak ere) bidaltzea, iragankortasuna onartzea (edo ez)...", zioen Kaleko Artea-Artearen Kalea blogak 2013an[3]. Idazle beraren iritziz, jende gaztearekin ondo konektatzen duen arte forma da: "Hein handi batean, eguneroko bizitzan aurki dezakegun artea da, eta, ondorioz, museoetakoa baino askoz ere gertuago dago pertsonengandi. (...) Kalean interbenitzeak ekar ditzakeen berezitasunak asko erakar ditzaketela ikasle gazteak, bereziki ilegaltasuna eta bandalismoaren kontuekin"[5].

Euskal Herriko adibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Taco, L. a. (2013-11-13). «Interview with Rafael Schacter, Author of the Amazing New Book: The World Atlas of Street Art and Graffiti» L.A. TACO (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  2. (Ingelesez) Brooks, Raillan. (2013-12-06). «‘City as Canvas’ and ‘The World Atlas of Street Art and Graffiti’» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  3. a b c (Gaztelaniaz) «ZER DA KALEKO ARTEA» kaleko artea. artearen kalea 2013-06-08 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  4. a b «X10: stencil edo txantiloi artearen maisu euskaldun bat» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  5. (Gaztelaniaz) «kaleko artea. artearen kalea» kaleko artea. artearen kalea (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]